euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskaraz idaztea gustukoa duzu? Abian da Pirinioetako III. Mikroipuin Lehiaketa, testuek gehienez 100 hitz

2021/02/03

Testuek 100 hitzekoek behar dute izan gehienez, gaia libre eta 2021eko martxoaren 18a aitzin behar dira igorri
Testuek 100 hitzekoek behar dute izan gehienez, gaia libre eta 2021eko martxoaren 18a aitzin behar dira igorri

PUBLIZITATEA

Zaraitzu, Nafarroa. Diasporako (edo Pirineoetako, Nafarroako edo Euskal Herriko beste edonongo) euskal hiztun edo euskara ikaslea zara eta idaztea gogoko duzu eta zure gaitasunekin saioaldi bat egin nahi duzu? Hona aukera bikaina zure idazteko zaletasun edo trebezia hori praktikatzeko, gehienez 100 hitzeko testu bat idatziz. Parte hartzeko, 16 urtetik gora behar duzu izan, gaia librea da, batuan edo euskalkiz idatz daiteke eta bi kategoria daude: modalitate orokorra, eta euskara ikasleena. Lanak martxoaren 18ra arte bidal daitezke, eta irabazleentzat diru-sariak eta lana argitaratzea daude. Animatzen?

Hona parte hartzeko baldintza orokorrak:

Edozein zalantza edo galdera baduzu baliabide hauetan argi dezakezu:

-Auritz-Artzibar-Erroibar-Luzaideko Euskara Zerbitzua:: euskara@burguete.es – 948790405
-Aezkoako Euskara Zerbitzua:: euskara@aezkoa.net – 948764359
-Zaraitzu-Erronkariko Euskara Zerbitzua: euskera@vallederoncal.es – 948890580-948475150

Zorte on!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia