euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez egingo den filme batean parte hartu nahi? Bat egin 'Ainara'-rekin

2012/01/27

Oihana Maritorena izango da Ainara
Oihana Maritorena izango da Ainara

PUBLIZITATEA

Jean Darrigol zuzendari lapurtarra eta euskal zinemazale talde batek abian jarri du 'Ainara' filmea sustatzeko ekimena. Lau hizkuntza bilduko dituen luzemetraia honek AEBetan hazitako neska gazte baten istorioa eta etxera bueltan Iparralden bizi duen maitasuna azalduko ditu. Oihana Maritorena, Tomas Arana aktore euskal-amerikarra eta Nicolas Cazalé frantziarra izango ditu protagonista. Ekimena zuzentzen duen taldeak Euskal Herriko eta Diasporako euskaldunak bildu nahi ditu proiektura eta bertan parte hartzeko zazpi bide desberdin proposatu ditu. Jarraian azaltzen dizugu nola parte har dezakezun euskal filme independente honetan.

Donostia-San Sebastian. Euska Herriko zinemagile, artista, musikari eta zinemazale talde bat ari da sustatzen 'Ainara' filmea. Iparraldean du sustraia luzemetraiaren istorioak, baina bere adarrak Euskal Herrian eta Diasporan zehar zabaltzen dira. Izenburuko 'Ainara' AEBetan aitarekin hazi den neska baxenafartarra da. Herentzian jaso du Iparraldeko familiaren etxea eta bertara bueltatzean, etxean izkutatuta aurkitzen du Aitor izeneko gizon misteriotsu bat. Maitasun istorioa labur baina indartsua izango dute Ainarak eta Aitorrek, eta filmean, horren berri jasoko dugu inguruetan inspirazio bila dabilen Ugo marrazkilariari kontatzen dizkioten pasarte eta istorioen bidez.

Jean Darrigol da filmearen zuzendaria eta gidoilaria, eta momentuz, parte hartzeko interesa agertu dute Oihana Maritorena (Ainara) aktore euskaldunak; Tomas Arana (Aitor) aktore euskal-amerikarrak ('Gladiator', 'L.A. Confidential'); eta Nicolas Cazalé (Ugo) frantziarrak ('Caótica Ana'). 

Zuk ere parte har dezakezu

Luzemetraiaren aurrekontua milioi bat eurokoa da eta arduradunek proiektuan %30arekin parte hartu nahi euskal produktore baten hitza dute jada. Ekimena babesten duten erakundeen artean Euskal Kultur Erakundea, Eusko Ikaskuntza, Baionako Euskal Museoa, Euskal Euro-Hiria eta Zortzi Probintziak elkartea daude.

Orain, arduradunek Diasporako zein Euskal Herriko zinemazaleak bildu nahi dituzte ekimenera. Horretarako webgune honetan ekimenaren berri zabaltzen ari dira, eta parte hartzeko zazpi bide proposatzen dituzte:

-Urrezko liburuan sinatuz
-Webgunea euskarara, gaztelaniara eta ingelesera itzultzen lagunduz
-Filmearen iragarki eta afitxeetarako diseinua proposatuz
-Finantziazioa biltzeko dohaintzak eskertzeko ideiak emanez: ordain artistikoa (errodajeko setera bisita, izena kreditoetan, extra bezala parte hartzea...), turistikoa (Euskal Herria ezagutzeko bidaiak) edo profesionala (enpresa logoak iragarki eta hedapen materialetan, product placement-a)
-Grabaketarako lokalizazioak proposatuz. 
-Extra bezala arituz
-Ekimena zabalduz lagun, senitarteko eta lankideen artean
-Inbertsore edo ko-produktore bezala parte hartuz (eta filmeak ematen dituen irabazietan ere parte hartuz)

Ainarak Amerikatik

Jean Darrigol zuzendaria eta gidoilairiaren amaren familia baxenafartarra da, Aldude bailarakoa. Bertan dirau familiaren etxeak, Harritxiloak, eta bertan igarotako haurtzaroak eta etxeak berak isla dute filmean. "Hamaika anai-arreba ziren eta zenbait Ameriketara joan ziren artzain, inguruko seme-alaba askok bezala. Gehienak itzuli egin ziren, baina bat, Mixel (Michael han) Muchico, Kalifornian gelditu eta bertan hil zen, 70. hamarkada hasieran", azaldu dio Darrigolek EuskalKultura.com-i. "Urte batzuk beranduago, ni neu Kalifornian bizi nintzela, bere hilobia aurkitu nuen, kostata, Fresnon. Familiako inork bisitatzen zuen lehen aldia zen".

AEBetan bizi izan zen urte horietan Darrigolek Tomas Arana aktorea ezagutu zuen Los Angelesen.  "Gogoan dut ere Joshua Tree desertuan galdu eta euri zaparrada izugarri baten erdian lagundu zidan Ranger indiarra. Artzain euskaldunak bere erreserban ikusi zituen lehen kanpotarrak izan zirela esan zidan", gehitu du. "Bazen han zer edo zer mugarik gabea eta askea... eta horixe bera du Ainarak ere. John Houston-en 'The Misfits' filmeko protagonisten alaba izan zitekeela pentsatzea gustukoa dut. Bera beste leku batekoa da, ainarak (txoriak) bezala, eta bere jatorriari buruz amesten duenean ederragoa eta biziagoa amesten du. Diasporaren amets horren eta errealitatearen arteko talka filmearen gaietako bat da".

-"Ainara" filmearen webgunea, hemen



Komentarioak

  • "AINARA" HERRI URRATSEN

    Zinema abentura eder hau Senperen (Iparralden) ezagutu ahal izango duzue, maiatzaren 13an ospatuko den Herri Urratseko aurtengo edizioan, "Ainara" filmaren ordezkaritza garrantzitsu baten eskutik. "Ainara" filmari eta Euskal Herriko egile-zinemari bultzada bat emateko aukera ere izango duzue han bertan egongo den Babes Liburuan sinatuz. Animatu eta etor zaitezte Herri Urratsera Ainara ezagutzera!

    Maite Azurmendi Jimeno, 2012/04/18 20:27

  • Kororentzat

    Koro, estra bezala parte hartu nahi baduzu, sartu mesedez artikuluan eta komentarioetan dauden erantzunetan aipatzen den webgunean, hor daukazu-eta parte hartzeko informazio guztia. Edo, bestela, utzi zure emaila, proiektuko lankideeak zurekin harremanetan jarri ahal izan daitezen. Zorte on!

    EuskalKultura.com erredakzioa, 2012/04/16 15:43

  • EXTRA LANAK.

    Arratsalde on, Extra bezala parte hartzea gustatuko litzaidake. Eskermilla.

    koro., 2012/04/16 15:12

  • Ainara-rako aurrikusten den egutegia

    http://ainara-hirondelle.blogspot.com/2012/02/ainara-rako-aurrikusten-den-egutegia.html

    Jérôme, 2012/02/07 14:25

  • Extrak

    Proiektu polit honetan extra bezala parte hartzea gustatuko litzaidake. Eskerrik asko! eoihana@hotmail.com

    Oihana Estarrona, 2012/02/07 13:27

  • AINARA

    Estra bezala parte hartuko nuke poz-pozik.

    zalduendober@hotmail.com, 2012/02/07 12:53

  • errodajeko ekipo teknikoan parte hartu nahi

    Kaixo! neri errodajeko ekipo teknikoan parte hartzea gustatuko litzaidake. edozein lanetan parte hartu ahalko nuke. nirekin kontaktuan jartzeko: zaku_zak@hotmail.com

    Izaskun, 2012/02/07 11:33

  • Ainaran parte hartzea

    Extra bezala parte hartuta gustura lagunduko nuke. xiberp@hotmail.com

    Xiber, 2012/02/07 11:12

  • Helaraz iezaiezu mezu hau zure hurbilekoei, parte hartu ahal izan dezaten eta beraien hurbilekoei helaraz diezaieten.

    Helaraz iezaiezu mezu hau zure hurbilekoei, parte hartu ahal izan dezaten eta beraien hurbilekoei helaraz diezaieten --> https://docs.google.com/document/d/17P0Xy5vaL4wdQPh_s0rjouwjUNqr_Higz99mSAJ3Aao/edit

    Jérôme, 2012/02/01 14:29

  • HEMEN klikatu “Livre d'Or” babes-liburua sinatzeko

    HEMEN klikatu “Livre d'Or” babes-liburua sinatzeko --> https://docs.google.com/spreadsheet/viewform?hl=fr&formkey=dGdDaGVkdzZLVndtbXdWQ2ZRekJLYUE6MQ#gid=0

    Jérôme, 2012/02/01 14:27

  • HEMEN klikatu proiektuaz informazio gehiago lortzeko

    HEMEN klikatu proiektuaz informazio gehiago lortzeko --> http://ainara-hirondelle.blogspot.com/p/euskara.html

    Jérôme, 2012/02/01 14:25

  • aktoreak

    Aktoreak behar izanez gero, begiratu www.actoresvascos.com

    belen, 2012/02/01 13:16

  • ainara filmea

    Extra bezela azaldu behar bada hementxe naukazue.

    Julen Lekuona Barrenetxea, 2012/02/01 01:09

  • pelikula

    Extra bezala parte hartuko nuke gustura miren_rico@hotmail.com

    Miren, 2012/01/31 19:04

  • AINARA film-an parte hartzeko

    Itzulpengintza arloan interesa dut eta informazioa nora bidal dezakedan jakin nahi dut. Bidalidazue informazioa e-posta honetara mesedez: ttipittapagaztelekua@gmail.com Mila esker.

    Itzultzaile, 2012/01/31 18:27

  • ainara filmea

    extra bezala edo eta itzulpengintzan arituko nintzake gustura ni ere!

    Miren3181@hotmail.com, 2012/01/31 15:50

  • AINARA

    Estra bezala parte hartuko nuke gustura

    JOXEBA LIZEAGA, 2012/01/27 23:08

  • Euskarazko pelikula

    Estra bezala parte hartuko nuke oso gustura

    itxaro@irakasle.net, 2012/01/27 18:57

« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia