euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskaraz eta gaztelaniaz kantuz, D'Capricho bikote kubatarrak igandean hasiko du Iholdin 2024ko bere EH bira

2024/06/14

D’Capricho bikote kubatarraren 2024ko bira ekainaren 16an hasiko da, Behe Nafarroan
D’Capricho bikote kubatarraren 2024ko bira ekainaren 16an hasiko da, Behe Nafarroan

PUBLIZITATEA

Berriz, Bizkaia. Danieuris eta Daniellis Moya Avila ahizpek osatzen duten D’Capricho bikotea berriro ere arituko da kantari Euskal Herriko agertokietan uda europarra baliatuz. Oraingo bira honetan ‘Azul’ izeneko bere azken diskoa aurkezteko dute. Kubatarren bira igande honetan –ekainaren 16an– hasiko da, Nafarroa Behereko Iholdin arratsaldeko 4etan emango dute kontzertuarekin, eta abuztura arte luzatuko da, orain artean dozena bat kontzertu lotu dituztela.

Ohi dutenez, ikuskizun berrian ere ahizpa kubatarrek euskarazko zein gaztelaniazko kantuak abestuko dituzte, batzuk berriak, estreinatu gabeak, eta beste batzuk euren errepertorioan klasikoak direnak. Pianoa lagun, hezurdura higitzera gonbidatzen duten Karibeko irlako erritmo biziak ekarriko dituzte artistek euren emanaldietara.

Abesti gehienak, gainera, euskal poeta ezagunen olerki musikatuak dira. Bikoteak aukeratutako idazleen artean daude Jon Gerediaga, Leire Bilbao, Miren Agur Meabe, Gotzon Barandiaran eta Joseba Sarrionandia dira, besteak beste...


['Izen zaharrak' abesti berria, Joseba Sarrionandiaren olerkia musikalizatuta]

Baina baita ere egile kubatarrak, Kubako poesia ere abesten baitute D’Caprichoko kideek. olerkari karibetar forien artean daudela, konparazio, Eliseo Diego, Fina García Marrus, Dulce María Loynaz, Flor Loynaz, Enrique Loynaz, Anton Arrufat eta Nancy Morejon. Eta Danieuris Moya Avilaren beraren abestiak ere sartuko dituzte herriz herri plazaratuko duten kantutegian, Danieuris abeslari eta pianojolea izateaz gain kantautorea ere bada-eta.

D’Caprichok 2013an egin zuen bere lehenenego bira Euskal Herrian eta geroztik udaro hartzen du parte euskal herrietako jaietan. 2024ko kontzertu zerrendak honako geldialdiak dauzka momentuko::

Ekainaren 16an, Iholdi, Nafarroa Beherea
Ekainaren 21ean, Iurreta, Bizkaia
Ekainaren 23an, Ubide, Bizkaia
Ekainaren 29an, Berriatua, Bizkaia
Uztailak 16an, Ermua, Bizkaia
Uztailaren 24an, Bolibar, Bizkaia
Uztailaren 25ean: Busturi-Axpe, Bizkaia
Uztailaren 26an: Larrabetzu, Bizkaia
Uztailak 28an, Ataun, Gipuzkoa
Uztailaren 30ean, Algorta, Bizkaia
Abuztuaren 08an Zarautz, Gipuzkoa
Abuztuaren 13an: Leitza, Nafarroa
Abuztuaren 15ean : Zumaia eta Soraluze, Gipuzkoa

Kontzertu proposamenik egiteko, edo bestela ere kontaktatzeko, telefonoz, 688 895 219 edo 663 808 176 zenbakietan egi n daiteke, edo Facebook-eko D’Capricho kontuan. 

- D'Capricho-ren YouTube Kanala: D'Capricho



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia