euskal diaspora eta kultura
2010/07/26
PUBLIZITATEA
Bilbo, Bizkaia. Akademiaren webgunean gehien bisitatutako edukia Euskal Onamastikaren Datutegia (EODA) da, 209.373 bistaratzeetara heldu ekainean. Hiztegi Batua, berriz, 80.156 bistaratze bildu zituela, gehien ikusi zen bigarren orrialdea izan da hilabete berean.
Euskal Onomastikaren Datutegian Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen lanak biltzen ditu Akademiak. Lanok hiru multzo nagusitan banatzen dira: deitura edo abizenak (Agirre, Etxebarria,...), ponte izenak (Eneko, Leire, Miren,...) eta leku-izenak, eta azken honetan era askotakoak: probintziei, eskualdeei, herriei, mendiei, ibaiei, e.a. dagozkienak. Aldiz, Hiztegi Batuan, Euskaltzaindiak, sortu zenetik orain arte hiztegi alorrean hartu dituen erabaki eta gomendio guztiak ipintzen ditu eskuragarri.
Guneak bestelako zerbitzuen alorrean eskaintzen dituen aukeren artean Euskararen Herri Hizkeren Atlasa ere aipa daitele, Pedro Irizarren aditz morfologia edo Euskaltzaindiaren argitalpenen berri ere jaso daiteke, besta hainbat gauza interesgarri eta jakingarriren artean.
Euskaltzaindiaren webgunea: www.euskaltzaindia.net
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus