euskal diaspora eta kultura
2012/03/01
PUBLIZITATEA
Santa Barbara, AEB. Boise State University-n gertatu bezala, euskarak bere lekua izan zuen iragan astean Kaliforniako Unibertsitearen Santa Barbarako kanpusean egin zen Ama Hizkuntzen Eguneko ospakizunetan. Bi eguneko nazioarteko mintegia egin zuen unibertsitateak, eta bertan AEBetako eta Euskal Herritik etorritako euskal adituek hartu zuten parte.
Mintegiaren izenburua “Nortasuna eta aniztasuna defendatuz: hizkuntza eta kultur eskubideak" izan zen eta bertan, hizkuntza minorizatuak, ikuspegi linguistikotik ez ezik, ikuspuntu legaletik ere aztertu ziren. Euskal Herriko hiru adituk hitzaldiak eman zituzten topaketan: Nevada-Reno Unibertsitateko Xabier Irujo irakasleak euskararen legalizazioaren historia jorratu zuen; EHUko irakasle Oscar Alvarez bataioetan euskal izenak erabiltzea debekatzen zuten legeei buruz aritu zen; eta, azkenik, Paueko Unibertsitateko irakasle Eneritz Zabaletak euskarak Frantzian duen estatusa hartu zuen mintzagai.
“Historian zehar oso garrantzitsua izan da, eta oraindik era bada, euskara unibertsitate eremura ekartzea, bere biziraupena eta garapena bermatu nahi bada", esan zuen Irujok. "Lehenengo aldiz Hego Ameriketan egin zuten, berrogeigarren hamarkadan; eta, geroztik, unibertsitate askok ikertzen dute euskal hizkuntza, Kaliforniako Unibertsitatea-Santa Barbarak, kasu baterako”.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus