euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskarari buruzko hitzaldiak Madrilgo Complutensean egingo den hizkuntzalaritza mintegian

2012/11/08

Madrilgo Complutense Unibertsitateko hizkuntz-aniztasunari buruzko jardunaldien afitxa
Madrilgo Complutense Unibertsitateko hizkuntz-aniztasunari buruzko jardunaldien afitxa

PUBLIZITATEA

Hil honen hondarrean Madrilgo Complutense Unibertsitatean Iberiar Penintsulako hizkuntz-aniztasunari buruzko mintegia egingo da, unibertsitateko Euskal Filologia sailak antolatuta, Etxepare Institutua laguntzaile. Mintegiaren helburua hizkuntz-aniztasuna gizartea aberasten duen ondarea bezala erakustea da, euskara, katalana, galegoa, gaztelania, portugesa eta immigranteen hizkuntzak hizpide. Euskarari buruzko hitzaldiak Maria Aranzazu Fernandez Iglesiasek eta Karlos Cid Abasolok emango dituzte.

Madril, Espainia. Madrilgo Complutense Unibertsitateko Euskal Filologia sailak mintegia egingo du hil honetako 28 eta 29an, eta euskararekin batera Iberiar Penintsulako beste hizkuntzei buruz mintzatuko dira bertan. Mintegia gaian interesa duen edonori irekia eta doakoa da.

Topaketa honen helburua, "hizkuntz-aniztasuna gizartea aberasten duen kultur ondare bezala aurkeztea, eta, hortaz, zaindu beharreko bezala" ikusaraztea da, antolatzaileen esanetan. Etxepare Euskal Institutuaren sostenguarekin antolatua da mintegia. Parte hartu nahi dutenek hilaren 21a baino lehen eman behar dute izena ( inprimaki hau bete eta bidali hona).

PROGRAMA

Azaroaren 28a, asteazkena

-15:30 Harrera
-16:00 Lehen saioa:
-Joaquín Garrido Medina, Hacia una política plurilingüista en España
-Ricardo Pichel Gotérrez, Cartografías mentales del gallego, clave del diasistema lingüístico gallego-portugués
-María Victoria Navas Sánchez-Élez, Frontera lingüística hispano-portuguesa
-Juan Miguel Ribera Llopis, Alternancia de código catalán-castellano
-Denis M. Canellas de Castro Duarte, Portugués, lengua ibérica y universal: un periplo por las cinco partidas
-Diego Muñoz Carrobles Diasistema, estándares y aspectos sociales en el dominio lingüístico catalán

Azaroaren 29a, osteguna

-10:00 Bigarren saioa:

-María Aránzazu Fernández Iglesias, ¿Qué hace una chica como yo con una lengua como ésta?: la estandarización del euskera como movimiento social.
-Xavier Frías Conde, Filología y política en España: crear y descrear idiomas por decreto
-Karlos Cid Abasolo, Las lenguas que se hablan en la Vasconia ibérica: “espacuence” y “euskañol”
-Laura Mijares Molina, Repensando el plurilingüismo en España: una reflexión sobre la posición de las lenguas inmigrantes

-Mintegiari buruzko informazio osoa,  hemen

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia