Gabonen atarian gaude eta urtero gertatzen den legez abenduak utziko digun irudi politenetako bat da Euskararen Eguneko ospakizunena. Argentina bezalako herrialdeetan, Euskararen Eguneko ospakizunek bat egiten dute urte amaitzeko festekin eta tailer eta eskolen azken egunekin, abendu amaieran edo urtarril hasieran datozen udako oporrei eutsi aurretik. Argentinako euskal etxeei esker hona, bat ez, hamaika irudi, gure irakurleekin partekatzeko.
Buenos Aires, Argentina. Abenduaren 3an, San Frantzisko Xabier eta Euskararen Nazioarteko Egunean, hainbat hitzaldi, jolas, bideo eta kantaren protagonista izan da aurten ere euskara. Argentinako euskal etxeetan, Euskal Herriko hizkuntzaren egunarekin batera, urte amaierako jaia ere ospatu da eta horregatik abenduan zehar segitu dute hainbat tokitan festa, topaketa eta elkarretaratzeek. Hona, 2015eko festa horiei buruzko argazki galeria berri bat.
Argazkiez gain bideoak ere ari zaizkigu iristen. Mendozako euskara ikasleek, adibidez, hau bidali digute. Euskaltzaleak-etik hau.