Diasporatik Euskararen Eguneko bideo gehiago ari gara jasotzen, eta esan beharra dago kalitate eta originaltasun handia dutela denek. Hona hemen horietako bi: aurrena, Valentziako Euskaltzaleok elkarteak hiriko kaleetan antolatu zuen ekitaldiarena (euskaraz ez dakitenak ere partaide egiteko ideia bikaina dela iruditu zaigu, kopiatzeko modukoa), eta bestea, Argentinako Euskaltzaleak euskaltegitik, abestien bidez nor-nori-nork ikasteko halamoduzko saiakera. Kementsu eta umoretsu, bikain biak!