euskal diaspora eta kultura
2012/12/12
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Munduko hainbat bazterretan izan zuen oihartzuna Euskararen Nazioarteko Egunak, Diasporako euskaldunek antolaturiko ekitaldiei esker. Londresen, kasu, aldarrikapen sinple eta koloretsua egin zuen London Basque Society elkarteak, Ingalaterrako hiriburuko Trafalgar Square plaza famatuan, abenduaren 2an, Euskararen Eguneko bezperan.
Elkarteko kideak National Gallery museo ospetsuaren eskaileratan bildu ziren eta han, bakoitzak letra bat eskuan hartuta euskararen aldeko aldarria egin zuten: "Euskaraz bizi nahi dugu". Ondoren Covent Garden plazako "Pix" pintxo jatetxean bazkaldu zuten. Euskal etxekoek argazkiaren "Making of" eder hau jarri dute sarean:
Australian, Sydneyko Gure Txoko euskal etxeak Euskararen Eguna euskarazko egunkari bakarrari lagunduz ospatzea erabaki zuen eta Berriaren aldeko bazkaria egin zuen. Bazkari honen bitartez bildutako dirua Berriaren aldeko 'Zure ziztada behar dugu' kanpainari emango dio elkarteak. Ehun lagundik gora bildu ziren Gure Txokon, eta giroa oso ona izan zen.
[Sydneyko Gure Txokoko kideek 996 australiar dolar bildu zituzten Berriarentzat! (argazkia SydneyEE)]
Estatu Batuetan Boiseko euskara ikasleek abenduaren 3an, astelehenean, ospatu zuten Euskararen Eguna. Izaskun Kortazar irakasleak azaldu duenez maila desberdinetako euskara ikasleak elkartu ziren, guztira 24 ikasle.
Ikasleek euskara zergatik ikasten duten azaldu zuten --"euskara ikasten dut euskal kulturaren arima delako", esan zuen batek-- eta euskara ikasteko erronkei buruz ere aritu ziren solasean. Klasean jolasak egin zituzten euskaraz eta ondoren Lekuona jatetxean pintxo jana egin eta klasean ikasitako gabon kantak abestu zituzten.
[Jolasak Boiseko euskara ikasleen Euskararen Eguneko Festan (argazkia IKortazar)]
[Lekuona jatetxea Gabon kantak abestu zituzten Boiseko euskara ikasleek (argazkia IKortazar)]
Bordelen, Frantzian, Euskaldunon Biltzarra Euskal Etxeak Kirmen Uribe idazlea izan zuen gonbidatu nagusi gisa Euskararen Egunean. Ondarroarrak "Bilbao - New York - Bilbao" eleberria aurkeztu zuen Bordeleko Cervantes Institutuaren egoitzan eta ondoren Euskal Etxean Kimuak programako euskal laburmetraien emanaldia egin zen, Euskadiko Filmategiko Esther Caberok aurkeztuta.
Elkarteko presidente David Mugicak EuskalKultura.com-i azaldu dionez Uriberen aurkezpenera 50 bat pertsona bildu ziren eta "oso momentu hunkigarria, interesgarria izan zen". Ondotik ikusi ahal izan ziren laburmetraiak, aldiz, "hunkigarriak dira benetan, batzuetan irringarri, bestetan negargarri, hunkitzen zaituzte hunkitzen. Proiekzioaren ondoren, zintzur-bustitze jakina! Bai antolatzaileak bai etorriak zitzaizkigunak denak pozik zeuden!".
[Euskararen Eguna ospatzen Bordeleko Euskal Etxean Juan Pedro de Bazterretxea (Bordeleko Cervantes Institutua), Esther Cabero (Kimuak-Euskadiko Filmategia) eta Kirmen Uribe idazlea (argazkia BordeleEE)]
Amaitzeko, Uruguaien Montevideoko Euskal Erria euskal etxeak kalera atera zituen bazkideak, Euskararen Egunaren berri emateko hirikideei. Gauen, "Gazta Zati Bat" dokumentalaren emanaldia egin zen elkartearen egoitzan. Euskal Erriakoek sarean jarri dute eguneko bideo hau:
Kaixo Xabier, zuzenean ere idatzi dizugunez, harpidetu zaitugu. Barkatu eragozpenak. Dena den, hona harpidetzeko lekuak:
Euskaraz
www.euskalkultura.com/harpidetza
Para suscribirte en castellano:
www.euskalkultura.com/suscripcion
In English (weekly):
www.euskalkultura.com/subscription
EuskalKultura.com, 2012/12/23 13:30
Barkatu, ez dakit nola edo hala, ezin dut zure berriak, ber-ber-piztuko. Estuvimos suscritos hace unos años, a la edición en castellano, de repente la perdimos, costo Dios y ayuda, recuperarla. Nuevamente hace dos o tres meses, perdida de nuevo. Hemos telefoneado hace unos día y nos habeis enviado un formulario que no hay modo, primero entenderlo (ez da euskerarik kulpa), luego tratar de reenviarlo, y el resultado, se ve que nulo. Tengo un otro correo, iturrittu@euskaltel.net, a ver si por ése. Por favor, un sistema para niños y milicos sin graduación. Insistiré telefonicamente. Aunitz ezker
ZUAZU Xabier, 2012/12/18 16:51
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus