Arriskuan dauden Hizkuntzei buruzko Astean sartuta dago Londresen SOAS University of London eta, horren baitan, gaurko eguna euskarari eskainiko dio oso-osorik. Ekitaldiak "Euskara Jendea" dokumentalaren emanaldiarekin hasiko dira eta ondoren bertsolaritzari eta euskal hizkuntz politikari buruzko hitzaldiak eta euskal dantza lantegia egingo dira. Jarduera guztiak irekiak dira.
Londres, Ingalaterra. Londresko Euskal Etxearen bitartez jakin dugu SOAS University of London delakoak euskarari buruzko hainbat jarduera eskainiko dituela gaur. Ekitaldiak ikasketa gune honen "Endangered Languages Week 2015" jardueraren baitan antolatu dira. Euskarari eskaintzea erabaki dute gaurko eguna, aste horretako azkena.
Euskal etxeko arduradunak SOASeko antolatzaileekin harremanetan jarri dira eta ekitaldi hauek guztiak irekiak izango direla baieztatu dute. Hauxe da gaurko egitaraua:
-Film documentary screening: 'The Basque-Speaking People: The history of their language, the language of their history (Euskara Jendea)'
Room G51, 11:00 - 12:30
-Improvised sung poetry tradition meets a modern society: 'bertsolaritza' and its role in the revitalisation of the Basque language
Room G51, 13:30 - 15:00
-Current revitalisation initiatives in the Basque Country
Room G51, 14:15 - 15:00
-Dance with us: learning the most basic Basque traditional dances
Room B104, 15:30 - 17:00
-Language Landscape presents: Endangered Languages in the work of SOAS PhD students
Room G51, 17:00 - 19:00
-Departmental Party
19:00 - 20:30
Informazio gehiago, hemen.