Donostia-San Sebastian. Astelehenean, abenduaren 3an, ospatu zen Euskararen Nazioarteko Eguna, Euskal Herrian eta euskal diasporan. Izan ere, munduan zehar sakabanatuta dauden euskaldunek, beren ondorengoek eta Euskal Herria eta euskara maite dituzten lagunek urtero ospatzen dute data, ibilbidean agertutako arazo guztien gainetik, euskarak iragana, oraina eta geroa ere baduelako eta, Diasporari esker, geografikoki ere mugarik ez duela adierazteko.
Hego Amerikan atxikimendu hazkorra biltzen du Egunak. Mintzodromoak eta mintza saioak, bideoak eta esketxak, bazkari eta afariak, dantza eta kantak... Berdin da nola ospatzen den, hizkuntzaren erabilera bultzatzen bada.
Gure gaurko artikuluan, Argentina, Uruguai eta Txileko zenbait euskal etxetako ekitaldien argazki eta bideo galeria.
[Azulgo euskara ikasleek ‘Porrusalda prestatuko dugu?’ esketxa antzeztu zuten. Argazki eta bideo gehiago, hemen]
[Tres Arroyoseko Hiru Erreka Euskal Etxean ere txikiak ere partaide]
[Mendozan euskara, txikien dantzak eta zuzeneko musika. Argazki eta bideo gehiago, hemen]
[Uruguaiko Saltoko Euskaldunen Taldeko abesbatza ere euskararen alde. Argazki eta bideo gehiago, hemen]
[Euskararen Egunean, Txileko Santiagoko Eusko Etxeko euskara ikasle eta irakasleen agurra. Argazki gehiago, hemen]