euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskararen Eguna eta Urte Amaierako jaiak, hitzordu anitz Argentinako euskal etxeetan abenduan zehar

2012/12/05

Mar del Platako Denak Bat-en eta Buenos Aireseko Eusketxeren gonbiteak
Mar del Platako Denak Bat-en eta Buenos Aireseko Eusketxeren gonbiteak

PUBLIZITATEA

Aberri eguna, Gernikako Bonbardaketaren urtemuga, Sanferminak, San Inazio. Urteurrenak, immigranteen jaiak eta Euskal Astea. Ospakizunen zerrenda luzea baino luzeagoa da Argentinako Euskal Diasporan. Ospatzen hasten dute urtea euskal etxeetako kideek eta ospatzen esaten diote ‘agur’. Eta abenduan topa egiteko arrazoiak ugaritu egiten dira. Alde batetik, Euskararen Eguna bilgune bihurtzen da hainbat euskal erakunderentzat. Beste alde batetik, urtean zehar garatu diren ekintzen bukaeran baitan, topaketak antolatzen dira instituzio guztietan. EuskalKultura.com-eko artikulu honetan, datozen egunotan ospakizunen egitaraua:

Buenos Aires, Argentina. Balantzeak egiteko garaia da hau. Balantzeak eta festak. Momentu onak eta agian hain onak izan ez direnak agurtzeko eta denboraldi berri bati ‘ongi etortzeko’ elkartzen dira euskal etxeetako lagunak beti euskal kulturan murgilduta ospatzeko helburuarekin. Abenduaren 1ean hasita, hilabete osoan burutuko dira topaketak Argentinako euskal etxeetan. Apuntatu ezazu data eta bertaratu zaitez zure euskal etxe lagunaren jaira:

-Abenduaren 5ean (gaur bertan), Euskararen Eguna Cordobako Gure Txokoa Euskal Etxean. Hitzordua iluntzeko 19:45etan da, etxeko egoitzan. Elkarretaratzean 2012 urteko ekintzen amaiera ospatuko da, txistorra eta ardo kopa batekin.

-Abenduaren 8an, Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxean. Urte amaierako jaian, Carlos Martinezek ‘Pellos’ Olentzerorena egingo du urtero bezala. Gabonetako giroan, bilantzikoak egingo dira, baita zozketak, jolasak eta dantzak ere. Menua: pintxoak. Matambrea, izozkia, edariak, goxoak. Sarrerak salgai daude 60 pesotan. Erreserbak bihar arte egin daitezke, ibaiak@hotmail.com helbidera edo 1537845370 zenbakira.

- Abenduaren 8an, San Nicolaseko Euskal Etxean,
I. Zatian
: Errekatarrak Abesbatza, Euskal Abendaren ereserkia / Gora ta Gora.
- ‘Ai Zer Plazera’, Patxi Saiz-en bideoa.
-Txistu eta Dantza katedra, Bideo-karaokea: Euskal Herrian euskaraz (instrumentala, txistu eta tanborila). Ikusi Mendizaleak (instrumentala, txistu eta panderoa).
-Euskara katedra, ‘Nola esaten da euskaraz’ bideoa.

II. Zatian: San Nicolaseko Euskal Etxeak antolatutako Abesbatzen I. Topaketa.
-Errekatarrak Abesbatza, Jorge Mennaren zuzendaritzapean: Solo el Amor (Silvio Rodriguez), Ikusi Mendizaleak (Euskal Folklorea), Andre Madalen (Euskal Folklorea), Cuando el hombre va en camino (Castillo-Sará).
-San Genaro Abesbatza, Diego Petrelliren zuzendaritzapean. Cuando llegue el alba (Osvaldo Belloso), Naranjitai (Bolibiako anonimoa), El dominguero (Oscar Valle), Doña Ubenza (Chacho Echeñique)
-Rosarioko Unibertsitateko Coralia del Sol Abesbatza, Carnia Buralliren zuzendaritzapean. La estrella azul (Peteco Carabajal), Chacarera Santiagueña (Anonimoa), Honrar la vida (Eladia Blazquez), El Alcaravan, Amalia Rosi (Celestino Carrasco).
Topaketari amaiera emateko, abesbatz guztiek Leon Gioecoren Cinco siglos igual interpretatuko dute.

III. Zatian:Agapea, Menua: Txipiroiak gurin eta arrozarekin eta freskagarri baso bat. Sarrerak salgai daude, 30 pesotan. (Gainontzeko edariak, aparte).

Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxean datorren abenduaren 14an bukatuko den Euskara Astea burutuko da aurten. Datozen hitzorduak, egitarau honetan:

-Abenduaren 7an, 20:00etan, dokumentalen emanaldia: ‘Euskaldunen esperientzia, nortasun linguistiko eta identitarioaren berreskuratzearen gakoak’ (Jon Sarasua, Urko Kolomo, Amaia Antero); ‘Guk’ (Nuria Vilalta).
-Abenduaren 13an, 19:30etan, ‘Obabak’ filma. Nerea Ariznabarreta euskara ikasle eta Letras irakaslearen aurkezpena.
-Abenduaren 14an, 21:00etan. Pintxo dastaketa. Euskararen Eguneko eta Urte Amaierako jaian, Olentzerok ere hartuko du parte.

-Abenduaren 15ean, Buenos Aireseko Eusko Kultur Etxean. Afaria 21.30etan hasiko da Lizarraenea etxean, Mexico kaleko 1880 zenbakian. Menuak sarrera, plater nagusia eta postrea izango ditu. Edariak barne. Sarrerak salgai daude 150 pesotan. Erreserbak egiteko epea abenduaren 11a arte eusketxe@gmail.com helbidera edo 4-381-4611 zenbakira.

-Abenduaren 15ean,  Mendozako Denak Bat Euskal Etxean. Euskararen Egunarekin batera Urte Amaierako jaia ospatuko dute mendozatarrek, programa honekin:

*Aurreskua;
*Euskara eta Euskararen Egunari buruzko azalpena;
*Mendozako Nafar Etxeko Abesbatzaren emanaldia;
Ikasleen aurkezpenak: 1) Pello Mari Otañoren ‘Zazpiak Bat’ olerkiaren antzezpena; 2) ‘Bagare’ abestiaren karaokea; 3)‘Aintza Zeruan’ Gabon-kanta; 4) Amona batek Argentinako ilobei kontatutako Olentzeroren elezaharra; 5) Olentzeroren abestia.
*Olentzeroren etorria
*Erromeria

-Abenduaren 15ean, Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxean. Afaria 21:30etan izango da, erakundeko egoitzan. Elkarretaratzearen baitan Alejo Conti eta Fernando Lizarbe euskara irakasleek ‘Euskara, euskaldunen hizkuntza’ izenburuko hitzaldia eskainiko dute. Aurtengo Euskal Aste Nazionala antolatu zuten lagunek beste hainbat sorpresa dauzkate prestatuta urte amaierako jairako. Erreserbak, zazpirakbatrosario@zazpirakbat.com.ar helbidera.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia