euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskararen aldeko Korrika batekin ospatuko du Chascomuseko Euskal Etxeak larunbatean Euskararen Eguna

2010/11/30

Chascomuseko Euskal Etxeko gaztetxoek eginiko kartela, artxiboko argazkian
Chascomuseko Euskal Etxeko gaztetxoek eginiko kartela, artxiboko argazkian

PUBLIZITATEA

'Euskararen aldeko Korrika' batek zeharkatuko ditu datorren larunbatean Chascomus herri argentinarrean bertako kaleak, Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) dela-eta antolatutako egitarauaren baitan. Buenos Aires probintzia barnealdeko herrian bat egin nahi dute honela munduko beste hainbat talde, eragile, euskal etxe eta euskaltzaleekin oro har, euren eskualdean arreta bilduz euskararen inguruan. Festa giroan garatuko den ekimenean nahi duen orok hartu ahal izango du parte, zirkuitoa Euskal Etxean hasi eta bukatuko delarik, amaieran euskal jolas, joko eta kirol saio bat eskainiz.

Chascomus, Argentina. Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxetik ohar baten bidez jakinarazi zaigunez, ekimen honekin herritar guztien partaidetza bultzatu nahi da, Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta euskarari buruzko ezagutza bultzatuz eta euskal jatorriko zein euskal jatorrigabeko herritarrei feeling ona emanez euskaldunen hizkuntzaren inguruan. Xedea hori izanik, Chascomuseko Euskal Etxeak ENE hiriko kaleetara ateratzea deliberatu du, abenduaren 3aren biharamunean, larunbatez, lasterketa herrikoi hau puxatuz.

Korrikaren saio berezi hau, larunbata honelako ekimen baterako ostirala baino egokiagoa denez, abenduaren 4erako progranatu da, ekitaldia goizeko 9:30etan hasiko delarik Euskal Etxearen egoitzan (Franklin 454, izkina Coronel Dorregorekin), zirkuitoak Franklin, Costanera, Muñiz eta Juarez kaleak hartuko dituela, berriz ere Euskal Etxera itzuli arte. Ondoren herri kirolak eta ohiko euskal joko eta jolasak egingo dira, argitzen du oharrak.

Idazkiak azaltzen du, azkenik, Korrika bat zer den ez dakitenei, "Euskal Herrian ohitura den herri lasterketa bat" dela, "euskara eta euskal eskolen alde dirua ateratzeko". "Horregatik, ez du lehia ezaugarririk eta oinez ere lasai egin daiteke, edo nahi duenak korrikago edo baita bizikleta gainen ere: Europako hizkuntzik zaharrenaren alde, euskararen alde bultzatzeko ekintza da.

Antolatzaileek publikoki adierazi nahi diote euren esker ona Chascomuseko Udalari, bereziki Kiroletako idazkari Gustavo Armendariz-i. Korrikaren gaineko edozein zalantza edo argibide eskatzeko, aski da Emiliano Armendarizi idaztea, hona: armendarizemiliano@hotmail.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia