euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskaraldia eta ENE: mundu osoan makina bat euskal etxe eta unibertsitatek bistarazi zuten euskaldunon hizkuntza

2020/12/10

Finlandiako hiriburuko Unibertsitateko ikasleak
Finlandiako hiriburuko Unibertsitateko ikasleak

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. EuskalKultura.eus informatzen joan den legez, azaroaren 20tik abenduaren 4ra arte luzatu da, nagusiki zazpi probintzietan baina baita diasporan ere Euskaraldia ariketa soziolinguistikoaren bigarren edizioa; eta ez dira gutxi izan munduan proposamen euskaltzalearekin bat egindako EE eta elkarteak. Euskaraldia dela eta antolatutako ekitaldien barne Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) ere ospatu zuten bateko eta besteko euskaldunek, tartean Euskal Herritik kanpo bizi edota jaio direnek.

Etxepare Euskal Institutuak munduan zehar euskara eta euskal kultura irakatsiz dauzkan unibertsitateen sareak, eta Institutuak berak kudeatzen duen euskal etxeetako Euskara Munduan programari esker Aitorren hizkuntza protagonista bilakatu zen munduko hainbat lekutan, oihartzun handiz sarean, Japoniatik Berlinera, Kataluniatik Txileko Santiagora edota Australiatik Mexikora..

Ezin guztiak hona ekarri. Lagin bat ekarri dugu, ordea. Hona azken aste hauetan eta batez ere Interneten zabaldu diren proposamenen laburpen bat. Zorionak euskararekiko konpromisoari eutsi eta urtero eta egunero berritzen dute guztioi!


[Japoniako Tokyo University of Foreign Studies, TUFSko ikasleek bertako auzoak aurkeztu zituzten]


[Helsinkiko Unibertsitateko ikasleek umorezko sketch motzak grabatu zituzten. Sketch gehiago, hemen]


[Berlingo Euskal Etxean Irati Elorrietaren 'Neguko argiak' eleberriaren 22. atala irakurri zuten]


[Bahia Blancako Unión Vascan euskara ikasten eta irakasten nola eta noiz hasi ziren kontatu zuten]]


[Necocheako Euzko Etxeko ikasle eta irakasleak esaldi bat osatu zuten, ikus…]


[La Platako Euskara Irakurletzak Xamar idazlea gonbidatu zuen eta Zoom bidez elkarrizketatu]


[Euskara zergatik ikasi, azaldu zuten La Platako EEko lagunek. Ikusteko, 'Watch on Facebook' klikatu]


[Mendozako Denak Bat-ek hainbat eduki sareratu zituen, tartean ‘Euskara eta biok’ bideoak. Grabazio hauetan, euskara ikasleek kontatzen dute nola ezagutu zuten euskara eta zer-nolako harremana duten hizkuntzarekin, zein den euren hitzik kuttunena…]


[Txileko Colectividad Vasca Elkarteak bere ohiko Pintxo Lehiaketaren 6. edizioarekin ospatu zuen Euskararen Eguna. Pandemia dela eta, birtuala izan zen (Ikusteko 'Watch in Facebook' sakatu behar da)]


[Bartzelonako Euskal Etxeko, Universitat de Barcelonako eta Universitat Autònoma de Barcelonako ikasleek bat egin zuten Mintzobira digitalean]

[FIVUren babesarekin Uruguaiko Montevideo, Canelones eta Carmelo hirietako ikasleak Zoom plataforman bildu ziren. Honela azaltzen du Andrea Bella irakasleak: “Ikasleekin antolatu ditut jarduerak eta haiek ian dira aurkezle, aurkezpenak, koloreak eta gorputz atalak azalduz. Jolasak prestatu dituzte eta irakaslearen lana antzeztu dute ikasitakoa irakasten... eta primeran egin dute! Argentinako lagunek ere hartu dute parte. ‘Guk euskaraz’ denok batera kantatu dugu eta Martin irakasleari ‘Zorionak’ abestu diogu (bere urtebetetzea zelako). Bukatzeko haien iritziak jaso ditugu; denak oso onak. Pandemia aukera bihurtu daiteke horrelako jarduerak egiteko eta Euskararekiko gure maitasuna adierazteko"]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia