euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskarak jakinmina piztu zuen Londresko The Language Show hizkuntza azokan

2012/10/23

Ivan Igartuak “The Sociolinguistic Situation in the Basque Country” hitzaldia eman zuen azokaren baitan.
Ivan Igartuak “The Sociolinguistic Situation in the Basque Country” hitzaldia eman zuen azokaren baitan.

PUBLIZITATEA

Iragan asteburuan, urriaren 19tik 21era, euskarari buruzko zenbait hainbat ekitaldi eta jarduera egin ziren Londresko The Language Show azokan, Etxepare Euskal Institutuak antolatuta. Hasteko, Xabi Paya bertsolari eta euskara irakurleak bertsolaritzari buruzko hitzaldi bizi bizia eskaini zuen eta kantuan aritu zen euskara, gaztelania eta ingelesa nahastuz, entzuleen harridura eta gozamenerako. Jende asko bildu zuen ere Ivan Igartua idazle eta irakasleak eskaini zuen “The sociolinguistic Situation in the Basque Country” hitzaldiak.

Londres, Erresuma Batua. Londresko The Language Show azoka Europa mailan hizkuntza iraskakuntza alorreko bilgune eta merkatu nagusienetakoa da eta edizio honetan ere bertan izan zen Etxepare Euskal Institutua, euskara ezagutarazteko hainbat ekitaldi burutuz.

Asteburu osoan zehar euskarari buruzko jakinminez inguratzen zen jendearen joan etorri handia izan zen Institutuaren standean. Standean euskararen inguruko informazioa, material didaktikoak, hiztegiak eta abar banatu eta erakutsi zituzten Etxepareko ordezkariek.

Horrez gain, Institutuak zenbait ekitaldi berezi ere antolatu zituen. Urriaren 19an Xabier Paya bertsolari eta Etxepare Euskal Institutuko irakurleak bertsolaritzari buruzko bi saio egin zituen. Saio bereziak izan ziren, izan ere, bertsolaritzari buruzko azalpen orokorrak ematez gain, Payak bertsoak ere bota zituen, euskara, gaztelania eta ingelesa nahastuz.

Azokako bisitariek euskara ikasten hasteko aukera ere izan zuten, Juan Arana Liverpool-eko irakurleak eman zuen euskarazko klase bati esker. Urriaren 20ean, aldiz, entzule asko bildu ziren Ivan Igartua idazle eta irakasleak eman zuen "The Sociolinguistic Situation in the Basque Country” hitzaldira. 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia