euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskarak bere txokoa du Parisen bihar arte egiten ari den Expolangues nazioarteko hizkuntza azokan

2011/02/04

Rodrigo Gartzia, Azkue fundazioaren zuzendaria; Miren Dobaran, Bizkaiako Foru Aldundiaren Euskara Sustatzeko Zuzendaria; Lurdes Auzmendi, Hizkuntza Politikarako Sailburuordea eta Iñigo Leturia, Parisko Eskual Etxeko Euskara arduraduna (argazkia AzkueF)
Rodrigo Gartzia, Azkue fundazioaren zuzendaria; Miren Dobaran, Bizkaiako Foru Aldundiaren Euskara Sustatzeko Zuzendaria; Lurdes Auzmendi, Hizkuntza Politikarako Sailburuordea eta Iñigo Leturia, Parisko Eskual Etxeko Euskara arduraduna (argazkia AzkueF)

PUBLIZITATEA

Asteazkenean abiatu zen Parisen Expolangues azokaren 29. edizioa, eta aurrekoetan bezala, euskarak ordezkaritza izan zuen munduko hizkuntzen artean, hainbat erakunderi esker. Bertan dira, besteak beste, Lurdes Auzmendi, Hizkuntz Politikarako sailburuordea; Josune Ariztondo, Bizkaiko Kultur diputatua; Azkue Fundazioa, Iparraldeko Euskal Kultura Erakundea eta Nafarroako Euskarabidea institutua. Gaur Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria helduko da Parisera.

Paris, Frantzia. Munduko Hizkuntza Azoken artean garrantzitsuenetakoa da Pariseko Expolangues eta bertara biltzen dira urtero hizkuntzak ikasteko eta irakasteko eta kultura-hezkuntzarekin lotutako zenbait enpresa eta erakunde. Aurtengo azokan, asteazkenetik larunbatera, 30 herrialdetako 200 erakusketari baino gehiagok 80 hizkuntzen berri emango dute, eta 20.000 bisitari baino gehiago jasotzea espero dute antolatzaileek.

Mundu osoko 80 hizkuntza horien artean, aurten ere, izango du zer esana eta zer aurkeztua euskarak. 'La Langue Basque' standean ordezkaritza mardula bilduko da: Lurdes Auzmendi, Hizkuntz Politikarako sailburuordea; Aizpea Goenaga, Etxepare Institutuaren zuzendaria; Kinku Zinkunegi, HABEko teknikaria; Josune Ariztondo, Bizkaiko Kultura diputatua; Miren Dobaran, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustapenerako zuzendaria, eta Rodrigo Garcia, Azkue Fundazioaren zuzendaria, besteak beste.

Iparraldetik Euskal Kultur Erakundeko Pantxoa Etchegoin; Euskararen Erakunde Publikoaren zuzendaria, Bernardette Soulé, eta France-Euskadi institutuko presidentea, Jean Philippe Larramendy, dira Parisen. Nafarroako Euskarabidea institutuaren zuzendaria, Xabier Azanza, ere bertan da.

expolangues 2011

['La Langue Basque' standean lanean (argazkia K.Zinkunegi)]

Euskara agiriak eta Santa Ageda

Larunbatean Lurdes Auzmendik eta Pariseko Euskal Etxeko presidenteak euskara ikastaroak eman eta irakasleak trebatzeko aurtengo lankidetza hitzarmena sinatuko dute euskal etxean. 

Arratsaldean Jean-Baptiste Coyos hizkuntzalariak "La Langue Basque hier et aujourd'hui" hitzaldia emango du. Sarrera Bernadette Soulek (Euskal Erakunde Publikokoa) eta Lourdes Auzmendi sailburuordeak egingo dute. Ondoren, euskara ikasleei euskarazko gaitasun agiriak banatuko dizkiete. 2010ean lehen aldiz Euskal Herritik kanpo egin zituzten hizkuntza-eskakizuna egiaztatze frogak eta Pariseko lau ikaslek gainditu egin zituzten. Zorionak!

Bukatzeko, Pariseko Euskal Etxeko kideak Santa Ageda eskean ibiliko dira kantari, elkartean hasi eta ondoren Pariseko euskal tabernetan.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia