euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kaliforniako Unibertsitateak euskarari buruzko hitzaldiekin ospatu zuen Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna

2011/02/25

Ezkerretik eskubira: Xabier Irujo, Xosé-Manoel Nunez-Seixás (Santiago de Compostelako Unibertsitatea), Oscar Alvarez, Noka taldeko Andrea Bidart-Oteiza eta Begona Echeverria, Viola Miglio eta Inaki Martinez de Luna (argazkia Etxepare)
Ezkerretik eskubira: Xabier Irujo, Xosé-Manoel Nunez-Seixás (Santiago de Compostelako Unibertsitatea), Oscar Alvarez, Noka taldeko Andrea Bidart-Oteiza eta Begona Echeverria, Viola Miglio eta Inaki Martinez de Luna (argazkia Etxepare)

PUBLIZITATEA

Emeki-emeki, euskara bere lekutxoa ari da egiten Kaliforniako Unibertsitateak Santa Barbara hirian duen kanpusean. Joan den urtarrilean bertako Euskal Hizkuntza eta Kultura klaseen berri ematen genuen eta 30 bat ikasle ari dira jada euskal munduan sakontzen. Unai Nafarrate da ikastaroaren arduraduna eta Viola B. Miglio, Iberiar Ikasketen saileko irakaslea, ikastaroaren sustatzaile eta koordinatzaile. Euren lana fruitua ematen ari da jada eta joan den asteazkenean, otsailaren 23an, Unibertsitateak euskarari buruzko zenbait ekitaldi egin zituen Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Santa Barbara, AEB. Kaliforniako Unibertsitatearen Santa Barbarako kanpusak euskara, katalana eta galizieraren inguruko hitzaldi ziklo batekin ospatu zuen Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna joan den otsailaren 23an. Latinoamerikar eta Iberiar ikasketen departamentuak antolatu zuen ekitaldia, Eusko Jaurlaritza eta Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin.

Nevadako Unibertsitateko Xabier Irujok ireki zuen eguneko programa Monolingualism and Political Ideology hitzaldiarekin. Ondoren Oscar Alvarez Gilak (EHU, urtebeterako Nevadako Unibertsitatean ari dena, Renon), An Approach to the Role of Basque within Basque Communities in Latin America in the 19th Century gaia aurkeztu zuen. Josep Soler-ek katalana eta estonieraren kasuak alderatu zituen eta Xosé-Manoel Núñez-Seixás galizieraren egoerari buruz mintzatu zen. EHUko Iñaki Martínez De Lunak La socialización del euskera a comienzos del s. XXI: dinámicas y representaciones sociales gaia jorratu zuen.

Sorginak, martiriak eta jarreradun emakumeak

Arratsaldean hitzaldiak musikarekin jantzita egin zituzten Noka talde euskal amerikarreko Begoña Echeverriak eta Andrea Bidart-Oteizak, Of Witches, Martyrs, Women with Attitude: (En)gendering ‘Traditional’ Basque Song gaiaren inguruan mintzatuz.

Ikasleen aldetik harrera ona izan zuen ekitaldiak. ”30 ikasle daude apuntatua hasi berri diren euskara eta euskal kultura klaseetan, eta oso motibatuta daude gainera”, adierazi zuen Unai Nafarrete, Kaliforniako Unibertsitateko euskara eta euskal kultura irakurleak. “Gainera, dagoeneko 12 ikasle ditugu euskara estudiatzen”, esan zuen.

Irakurlegoa Stanford-en

Etxepare Institutuko Euskarararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendariak, Mari Jose Olaziregik, ezin izan zuen azkenean Kaliforniara etorri, baina mezu baten bidez poza agertu zuen horrelako ekitaldi bat Kaliforniako Unibertsitatean egitearekin. Olaziregik Etxeparek munduko unibertsitateetan sustatzen duen euskara eta euskal kultura irakurle sarea aurten Stanford Unibertsitatera (Kalifornian, San Frantzisko ondoan) zabalduko dela aurreratu zuen.

-Santa Barbarako Kaliforniako Unibertsitateko Euskal Ikasketen webgunea, hemen
-Noka taldearen webgunea, hemen

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia