euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

#Euskaraeslhora twitter kanpaina birala abiatu du Bartzelonako Euskal Etxeak euskara ikastaroak sustatzeko

2014/09/03

Gure twitterrean ikusi ditugun mezu batzuk, #euskaraeslhora kanpainaren baitan
Gure twitterrean ikusi ditugun mezu batzuk, #euskaraeslhora kanpainaren baitan

PUBLIZITATEA

Azken orduotan makina bat euskaldun eta kataluniar jo eta su dabiltza Twiterren euskarazko hitzik kuttunena zein duten esaten, #euskaraeslhora hashtag-arekin etiketatuta. Bartzelonako Euskal Etxeak hasi du kontua, euskara ikastaroen hasieraren berri emateko kanpaina biral baten baitan. Mezua jasotzen duenak bere hitzik gustukoena esan eta beste hiru lagun nominatu behar ditu. Apurka apurka Kataluniatik Euskal Herriraino jauzi egin du ideiak. Jarri al duzu zeurea dagoeneko?

Bartzelona, Katalunia. Bartzelonako Euskal Etxeko Roger Salasek EuskalKultura.com-i azaldu dizkio kanpainaren nondik norakoak. “Katalunian Diadaren kontura oso ezaguna egin da #haraeslhora kanpaina (orain da ordua), eta horrekin hitz joko bat eginez guk #euskaraeslhora kanpaina hasi dugu. Helburua euskara ikastaroak iragartzea da eta kataluniarrei Euskal Etxearen eskaintzaren berri ematea da”.

Kanpainan parte hartzen dutenen artean Euskal Etxeak elkarteko kamisetak eta beste zenbait opari zozketatuko ditu. “Euskaraz gustukoen duzuen hitza zein den esan eta katalanezko itzulpena jarri behar da. Eta gero beste hiru lagun nominatu”, azaldu du Salasek. Makina bat lagunek txiokatu dute jada mezua, eta Vilaweb berri atari kataluniar ezagunak kanpainari buruzko artikulua argitaratu du dagoeneko: “#euskaraéslhora, la campanya viral per a promoure l’èuscar entre els catalans”.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia