Donostia-San Sebastian. Oraingoz atzeratu besterik ez dutela egin, esan dute, eta uztailaren 1etik 31era gauzatu ordez, abuztura pasatu dutela. EuskarAbentura egitasmoa 2018an hasi zenetik udaro 120 gazte euskaldunek --tartean Diasporako batzuk ere-- osatutako espedizio batek Euskal Herria oinez zeharkatzen du uztailean, Maulen hasiz eta Getxon amaituz. Baina Covid-19aren pandemiak kolokan ipini du 2020ko edizioa. Antolatzaileek, baina, ez dute oraingoz bertan behera utzi eta gauzak nola garatzen diren hobeto jakin arte ez dutela azken erabakirik hartuko esan dute.
EuskarAbentuira 2020ko sustapen bideoa
Aurtengo edizioko gazte hautatuen zerrenda apirilaren 15ean adieraziko zutela iragarri zuten, baina hau ere maiatzera atzeratzea erabaki dute.
Azken "erabakia momentu horretan indarrean dauden neurri eta aholkuen araberakoa" izango dela zabaldu du EuskarAbenturak eta "maiatzaren 31n, hautatuen zerrenda eta informazio gehiago" emango dutela.