euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskarAbentura 2023: Euskal Herria zeharkatu duten 125 gazte "nekatuta baina pozik", tartean Diasporako hiru kide

2023/08/04

EuskarAbentura'23ko Diaspora kideak: Belatz Irujo (Reno, AEB), Unai Hernández-Minaberry (Argentina) eta Haize Suay Sanginés (Valentzia)
EuskarAbentura'23ko Diaspora kideak: Belatz Irujo (Reno, AEB), Unai Hernández-Minaberry (Argentina) eta Haize Suay Sanginés (Valentzia)

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Arrakastaz bukatu zen joan den astelehenean Getxon EuskarAbentura 2023, uztaileko hilabete osoan zehar Euskal Herri osoko eta bere diasporako 125 gazte euskaldun bizikidetza, kultura, herrialdea ezagutzea, adisdetasuna, elkarlana eta natura bezalako gai eta balioak euskara lokarri landu dituen ekimena. Uztailaren 1etik 31ra Euskal Herriko zazpi probintziatetik eta baita Diasporatik ere etorritako 15 eta 17 urteko gazte hauek bertatik bertara ezagutu dituzte Euskal Herriko hainbat paraje, lehen eskutik entzun dute bertako eta oro har Euskal Herriko berri eta istorio, eta euren adineko lagun berriak egin dituzte, 31 egunez ibilbidea eta abentura partekatuz, EHko bazter guztietakoak ziren gainera, euskara komunikabide, belarriak euskalkien aberastasunera moldatuz eta hamaika gauza berri ikasi dutenak pertsona gisa aurreratuz. Hiru izan dira Diasporatik etorritako gazteak: Argentinako Tandildik Unai Hernández-Minaberry, Valentziatik Haize Suay Sanginés eta AEBtik Reno-Nevadako Belatz Irujo.

EuskalKultura.eus-ek aukera izan zuen ekimenaren lehenengo egunetan, erdialdean eta azkenean Unai, Haize eta Belatzekin eta euren lagunetako batzuekin mintzatzeko eta euren iruzkin eta iritziak, azken eguneko konlusioa batez ere, ezin hobea izan da: Ekimenak lortu du helburu zuena, esan digute; hilabetez egunero hainbat kilometro oinez ibili eta gauero lozorrotan lo egin ondoren, nekea present egonda ere, balantzea eta ondorio zeharo positiboak eman dizkigute. Kasu batzuetan eboluzioa izan dutelarik lehenengo egunetan hitz egin eta ekimena aurreratuta zegoenean hitz egitearen artean. Eboluzioa hobera, gehienak ez baitzeuden ohituta etxetik kanpo familiatik aparte egoten, leku berrietan, inguruan batez ere hasieran ezagutzen ez zituzten jende berria zutela, etxeko erosotasunik gabe, dezente ibiltzeak dakarren ariketa fisikoa eginez... Batzuk hasieratik moldatu ziren, eta beste batzuk, hasieran nekeza egiten ari zitzaiela esan arren, azken egunak iristen joan ahala ez zutela bukatzea nahi esan ziguten argi eta garbi, laketuak zirela eta "oso nekatuta egon arren", pena handia emango ziela aktibitatea bukatzeak, nahiz eta etxekoak ikusteko ere gogo bizia izan. "Nekatu eta pozik", balantze ezinhobea, bizitzan bakarra izango duten abentura honentzat.

Hona aurtengo edizioaren irudi bidezko laburpena egiten duten bideoak:


Lehenengo astea, Xiberoko hiriburu Mauletik abiaturik, Donibane Garazi, Xabier, Irunberri...


Bigarren astea: Nafarroatik Arabarako Añanara, Donemiliaga Kukulan barrena


Hirugarren astea: Arabatik Gipuzkoan barrena Nafarroako Urdazubiraino


Laugarren astea: Lapurdiko Urruñatik Donostian barrena kostaldetik Bilbo eta helmugaraino Getxon

Jolas eta lehiaketen sailean, 'quiz' moduko bat egin zuten, galderak eginez jzioquitar gazteei Euskal Herriko lurraldeei buruz. Datorren urtean seguru, xerpak lagun, Diasporari buruz ere egingo dutela quiza. Hona aurtengoak:


Bizkaia quiz: galderak Bizkaiari buruz


Gipuzkoa quiz: galderak Gipuzkoari buruz


Nafarroa quiz: galderak Nafarroari buruz


Araba quiz: galderak Arabari buruz


Iparralde quiz: galderak Iparraldeari buruz

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia