Donostia-San Sebastian. Espedizioa egin ahal izateko hainbat konponbide eta aukera aztertu ondoren, antolatzaileek jakinarazi dute "osasuna erdigunean jarrita", egoerak ez duela espedizioa antolatzea ahalbidetzen.eta beraz 2020ko udan ez dela Euskal Herria oinez zeharkatzen duen gazte espedizio hau egingo eta ekimenaren hirugarren edizioa 2021era atzeratu dutela, "espedizioaren indar handiena partaideen artean sortzen den harremana eta hurbiltasuna" dela aitortuta. "Hurbiltasun emozionala eta fisikoa, askotan banaezinak" direla adierazu dute.
Gogoratu 16-17 urte arteko 120 gazteren partaidetza zegoela aurreikusia. Aurtengo ediziorako 321 gaztetxok emana zuten izena: %33 bizkaitarra, %23,7 gipuzkoarra, %23,1 nafarra, %15,3 arabarra, %2,8 zuberotarra, %1,6 lapurtarra eta diasporakoak 2 gazte ziren. Bakoitzak proiektu original bat eta motibazio gutun bat bidali zuen eta hautaketa prozesua martxan zuen.
Antolatzaileek aurtengo ediziorako hautagaiek egindako esfortzua aitortu dute ohar batean eta, horregatik, datorren urterako gordeko dituzte 2004an jaiotako gazteek egindako proiektuen ebaluazioak. 2021 urteko matrikulazioa, egoera normal batean, 2004 eta 2005 urteetan jaiotako gazteei zuzenduta litzateke. Horregatik, 2003an jaio direnei dagokionez, erantzun bat eman aurretik, euren parte-hartzeak espedizioan izango lukeen eragina aztertu nahi dute; ondoren harremanduko dira interesatuekin.
-Ekimenaren webgunea: https://euskarabentura.eus