euskal diaspora eta kultura
2012/12/20
PUBLIZITATEA
Cordoba, Argentina. Apustu handia egin zuten aurten ere Gerora elkarteko kideek Euskararen Eguna ospatze aldera. Proposamenak erantzun bikaina izan zuen komunitatearen aldetik eta aurreko bi edizioak bezala, 2012koa ere izan zen arrakastatsua. Ekintzak azaroaren 28an hasi ziren ‘Gazta Zati Bat’ dokumentalaren proiekzioarekin. Idiazabalgo Nazioen Mundua herri ekimenak egindako filma ‘Casa de Pepino’ izeneko kultur gunean eman zen eta oso harrera ona izan zuen publikoaren artean.
[Oso gustura ikusi zuten Gerora elkarteko lagunek ‘Gazta Zati Bat’ dokumentala (argazkiaEE)]
[Gerora-ko ikasleek eta Baietz taldeko musikariek Cordobako kaleak hartu zituzten euren hitz eta soinuekin (argazkiaEE)]
Programarekin jarraituz, azaroaren 30ean, iluntze aldera, Zirt-Zart burutu zen. Ikasle eta irakasleak, musikari eta dantzariak hiriko kaleetan ibili ziren. Ekintzak jakin-min handia piztu zion jendeari eta bat baino gehiago gelditu zen ikusi, entzun eta galdetzeko. Egun berean, afari batean bildu ziren Gerora-ko kideak, Baietz eta Txotx taldeen lagunekin.
[‘Euskara jalgi hadi plazara’ izan zen hiriko enparantzetan egin zen Liburu Askatzearen leloa (argazkiaEE)]
Abenduaren 1ean, euskara eta dantza klase ireki bat egin zen eta ondoren erromeria Proyecto Rasante izeneko gunean. Eta 2012ko Euskararen Asteari amaiera emateko, eta Euskararen Nazioarteko Egun berean, Liburu Askatze bat antolatu zen Cordoba hiriko 24 plaza ezberdinetan. XVI-XXI. mendeen bitarteko izen handiko idazleen testuen bilduma euskara ikasleek prestatu zuten propio ekintza hau egiteko.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus