euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara, zinea eta literatura hizpide Oxfordeko Unibertsitatearen XV. Ikasketa Iberiarren Foroan

2012/01/24

Oxfordeko Unibertsitatea Europako ikasketa zentrorik entzutetsuenetakoa da
Oxfordeko Unibertsitatea Europako ikasketa zentrorik entzutetsuenetakoa da

PUBLIZITATEA

Datorren ekainean, 20tik 22ra, Oxfordeko Unibertsitate ospetsuak Ikasketa Iberiarren XV. Foroa egingo du, eta bertan zinea, literatura eta Iberiar penintsulako nortasun nazionalen arteko harremana aztertuko da. Euskarak, beraz, tartea izango du foroan eta, are gehiago, txostenak euskaraz aurkeztu ahal izango dira. Unibertsitateak txosten-proposamenak bidaltzeko epea ireki du jada eta otsailaren 3a arte egongo da zabalik. Mintegi honetan parte hartu nahi duten ikerlari eta adituek euren lanaren laburpen bat aurkeztu beharko dute epe horren barruan.

Oxford, Ingalaterra. Oxfordeko Unibertsitateko Ikasketa Iberiarren XV. Foroak euskarari ateak ireki dizkio aurtengo edizioan; izan ere, lehendabizikoz euskaraz aurkeztu ahal izango dira txostenak mintegian, Berria aldizkariak jakinarazi duenez. Euskarak eta euskal kulturak zinearekin eta literaturarekin duten harremana izango da aztergai mintegian, eta beste hainbeste egingo da katalanarekin, galegoarekin, gaztelaniarekin eta portugesarekin. Topaketa ekainaren 20tik 22ra egingo da.

Foroak txosten proposamenak aurkezteko epea ireki du. Ponentziak 20 minutukoak izango dira eta hauek dira antolatzaileek proposatu dituzten gai batzuk, nahiz eta ez dagoen zertan hauetara mugatu beharrik:

-Immigrazioaren eragina, zineman eta literaturan islatu bezala
-Ikus-entzunezko hedabideak eta nortasun kulturala
-Literatura garaikidea eta nortasun kulturala penintsulako hizkuntzetan
-Kulturaren ikuspegi tradizionalak eta euren elkarrekintza errealitate sozial berriekin
-Penintsulako hizkuntzetan egindako zinema
-Literatur lanen egokitzapen zinematografikoak
-Zinemarekiko erreferentziak literatur lanetan
-Zinema eta teknologia berriak
-Elkarlaneko dokumentalak

Proposamenek 200-250 hitz izan beharko dituzte gehienez, eta ingelesez edo penintsulako edozein hizkuntzatan bidali ahal izango dira. 2012ko otsailaren 3rako igorri beharko dira helbide honetara: fis@mod-langs.ox.ac.uk (gaia: Iberian Forum). Mezuan argi azalduko dira ponentziaren izenburua, egilearen izen-abizenak eta afiliazio akademikoa.

-Informazio gehiago, XV. Forum for Iberian Studies webgunean, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia