euskal diaspora eta kultura
2014/02/10
PUBLIZITATEA
Chicago, AEB. Datorren otsailaren 21ean euskarari buruzko jardunaldia egingo da Chicagoko Unibertsitatean, AEBetako Euskadiko ordezkaritzak antolatuta. Ekitaldiak “Celebrating Basque on International Mother Language Day” izenburua du eta euskarari buruzko hiru hitzaldi eskainiko dituzte bertan arlo desberdinetako hiru adituk: Xabier Irujo, Karlos Arregi eta Amaia Gabantxo.
Hitzaldiak 15:30tan hasiko dira. Lehendabizi, Karlos Arregik “Linguistic diversity in the Basque Country” solasaldian euskal dialektologia izango du hizpide. Ondoren, Amaia Gabantxo euskal poesiari buruzko ariko da, “A Hundred Years of Basque Poetry, A Map in 15” hitzaldian. Amaitzeko, Xabier Irujok euskararen iraunbizitzeko borrokari buruzko hitzaldia eskainiko du, “Basque language, a Fight for Survival” izenburuarekin.
Unescok 1999an sortu zuen Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna, ama hizkuntzak eta hizkuntza minorizatuak aintzat hartu eta sustatzeko helburuarekin.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus