euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara partaide, gaur hasiko da Parisen 2010 Expolangues Azoka, hizkuntza eta kultura katalana ardatz

2010/02/03

Pariseko Expolangues Azokaren logo eta identifikagarriak
Pariseko Expolangues Azokaren logo eta identifikagarriak

PUBLIZITATEA

Gaur zabalduko ditu ateak Parisen Hizkuntz eta Kultur arloko bilgune garrantzitsua den Expolangues Azokaren 2010eko edizioak, euskara ere partaide dela, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak ezarriko duen ohiko stand-a medio, eta Nafarroako Gobernuko Euskarabidea erakundeak izango duen ordezkaritza tarteko, baita Cervantes institutuaren bitartez ere. Aurtengo azokak hizkuntza eta kultura katalana hautatu ditu gonbidatutzat eta, beraz, kataluniera mintzo den herrialdeetako partaidetza zabala bilduko da, programa eta hitzaldi eta ekimenen alorrean, zein standen eta erakusleenean.

Paris, Frantzia. Expolangues Azokaren hogeita zortzigarren edizioak gaur zabalduko ditu ateak Parisen, bertan Eusko Jaurlaritzak euskarari propio eskainitako standa ezarriko duela eta baita Euskarabidea Nafarroako Gobernuko euskara institutuak ere; Cervantes institutuak ere euskara ikasteko dituen arraztasunak aipatuko ditu bere standean.

Azokaren aurtengo edizioak hizkuntza eta kultura katalana hautatu ditu gonbidatu berezi gisa, "Katalana, 10 milioi europarren hizkuntza" lelopean. Karia horretara katalana mintzatzen den herrialdeetako kultur erakunde eta erakunde publiko ugari pariseratu da.

Kultur erakundeen artean, Institut Ramon Llull eta Institut d'Estudis Catalans buru, hamarnaka dira bertaratu diren katalana irakatsi, sustatu eta lantzeko elkarteak, tartean eskolak, unibertsitateak eta talde katalanzaleak. Gobernu erakundeen aldetik, katalana mintzatzen den herrialde guztietakoak, Andorra, Espainia, Frantzia edo Italian, hala nola Andorrako Gobernua, Generalitat de Catalunya, Govern de les Illes Balears, Ekialdeko Pirineoetako Kontseilu Generala edo Alguer-eko Hiria.

Azokak 176 erakusle bilduko ditu eta datorren larunbatean itxiko ditu ateak. Joan den urteaari bagagozkio, 22.000 bisita jaso zituen, profesionalak batetik, hizkuntz irakaskuntza, itzultzailetza, interpretaritza, atzerriko formakuntza eta turismo alorrekoak; eta baita publiko orokorraren aldetik.

-Azokaren webgunea: www.expolangues.fr
-Institut Ramon Llull: www.llull.cat
-Institut d'Estudis Catalans: www.iec.cat
-Euskara Eusko Jaurlaritza: www.euskara.euskadi.net
-Euskarabidea Nafarroako Gobernua: www.euskarabidea.es
-Euskal Kultur Erakundea Iparraldea: www.eke.org



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia