euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara partaide Buenos Airesen Hizkuntza Minorizatuen Kongresuan, Euskaltzaleak eta Eusketxeren eskutik

2007/10/01

Hizkuntza Minorizatuen Kongresuko logoa; heldu den astean hasiko da Buenos Aires hirian
Hizkuntza Minorizatuen Kongresuko logoa; heldu den astean hasiko da Buenos Aires hirian

PUBLIZITATEA

Galiziar Kulturarako Xeito Novo Fundazioak antolatutako ekimena da, 'normalean isilpean dauden kultura eta hizkuntza jardunen hedapenerako', espazio bat sortzearren. Helburu honen baitan, bertako herrien, immigranteen eta immigranteen ondorengoen ordezkariak bilduko dira, baita hizkuntzalariak, akademikoak eta hizkuntzetan adituak diren pertsonal ere, euskera, gaelikoa, galiziera, qom (toba), quichua eta ukraniera ordezkaturik. Biltzarra Urriaren 9tik 12ra artean egingo da Etorkinen Hotel zaharrean, Buenos Airesen.
Galiziar Kulturaren Xeito Novo Fundazioak Hizkuntza Minorizatuen Biltzar honetan parte hartzeko deialdia luzatu du Buenos Aireseko Etorkinen Hotela izan zenaren eraikinean, Antártida Argentina 1355 Etorbidean, urriaren 9tik 12ra bitartean. Bertan, herrialde batzuetan ezarritako hizkuntza politiketatik abiatuz hizkuntza minorizatuen eta hauen hiztunen egoeraren trataera, globalizazio, kultura aniztasun eta nazionalizazioari buruzko elkarrizketa girotzeko espazio bat sortu, hizkuntzen sustapenerako estrategia desberdinei buruzko gogoeta egin eta hizkuntza minorizatuotako taldeen musika aniztasuna islatuko da.

Lau jardunaldiok gai jakin batzuen inguruan arituko dira; hala nola, proiektu politikoak eta talde linguistiko minorizatuak, hiztunen ahotsak, kultura aniztasuna eta heziketa, eta teknologia berriak eta kultura industriak. Bestalde, kolektibitate hauekin erlazionaturiko musika taldeen partaidetza bildu zaio programari.

Euskal partaidetza

Biltzarraren antolaketan parte harturiko erakundeen artean aipamen berezia merezi dute "Europako Hizkuntza Minorizatuen eta Hizkuntza Politiken Mintegia: Galizieraren kasua" izeneko Katedrak eta Etnolinguistika Katedrak, biak Buenos Aireseko Unibertsitatekoak. Ukraniar Kultura Elkartea eta Hizkuntza Gaelikoaren Eskolaz gain, Buenos Aireseko 'Euskaltzaleak' Euskal Hizkuntzaren Eskola ere aurki dezakegu, baita Eusko Kultur Etxea ere. Erakunde hauen ordezkariek hitzaldi bat eskainiko dute ostegunean, urriak 11, arratsaldeko hiruretan.


LOTURA INTERESGARRIAK

Bilkurako xehetasunak
www.xeitonovo.org.ar webgunean

'Euskaltzaleak, Escuela de Lengua Vasca de Buenos Aires'
www.euskaltzaleak.org.ar


Komentarioak

  • Alkizako ibilbideak

    Alkiza herri xarmangarria da.

    pello jose aranburu ugartemendia, 2010/11/12 15:34

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia