San Nicolas, Argentina. Euskal Herritik kanpo euskara irakasleak trebatzeko helburua duen programa labealdi berri baterako jarri da martxan eta etorkizun ez oso urrun batean euskal etxeetan irakasle arituko diren 26 lagun bilduko ditu euren lehenengo ikastaro trinkoa egiten urtarrilaren 18tik 25era San Nicolaseko Euzkal Etxean. Ikastaroa oinarrizko mailatik hasiko da eta partaide guztiak Argentinako euskal etxeetakoak ditu, kasu gehienetan gaur egun euskara irakaslerik ez duten elkarteetakoak.
Barnetegiaren antolaketa San Nicolaseko Euzkal Etxearen esku dago, klaseak fisikoki Fortunato Bonelli 3 zenbakiko eskolan emango dira eta otorduak, berriz, bere instalazioak berritu berriak dituen euskal etxean bertan. “Aurreko taldeekin bezala, giro euskaldun eta familiarrean errezibituko ditugu, egonaldia ahalik eta erosoen izan dezaten”, iragarri dute San Nicolaseko Elkartetik.
Euskara Munduan programa Etxepare Euskal Institutuak sustatzen du, Argentinan FEVAren laguntzarekin. Irakasleak trebatzeaz gain, programaren helburua, ikasteko eta irakasteko materiala banatzea ere bada, euskal etxeetako helduentzako euskara klaseetarako diru sostengua ematearekin batera.
Hona 2020ko Euskara Munduan programan hasiko diren euskal etxe eta ikasleak:
-Azulgo Gure Txokoa, Maite Salsamendi
-Bahia Blancako Union Vasca, Eugenio Aldacour
-Buenos Airesko Eusketxe, Brian Williams
-Buenos Airesko Laurak Bat, Dina Antonini
-Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxea, Roberto Aguirre
-Cañuelasko Denak Bat, Cecilia Olivera
-Chascomuseko Zingirako Euskaldunak, Catalina Arrarás
-Comodoro Rivadaviako Euskal Echea, Eneka Cordoba
-Neuquengo Baskos de la Confluencia, Gabriela Allaria
-Cordobako Gerora, Carolina Aguirre
-Corpus Christiko Eusko Etxea, Elisa Goya
-Gral. Belgranoko Gure Etxea, Natalia Urcola
-Gral. Rodriguezko Eusko Aterpea, Agustina Olaizola
-Juningo Arbola Bat, Cesar Churruca
-La Platako Euzko Etxea, Magdalena Pastor Pulido
-Macachingo Euzko Alkartasuna, Enzo Damelio
-Maipuko Anaitasuna, Susana Siccardi
-Mar del Platako Denak Bat, José Tomás Uriz
-Mendozako Denak Bat, Darío Di Giorgi
-Posadasko Euskal Jatorri, Mª. Silvia Soloaga
-Rosarioko Zazpirak Bat, Alejandra Persig
-Saladilloko Itxaropen, Guadalupe Arocena
-San Juango Eusko Etxea, Eduardo Barrios
-Tandilgo Gure Etxea, Santiago Benavidez
-Viedmako Aberri Etxea, Sandro Linares
-Villa Mariako Euzko Etxea, Oscar Damiani
Zorionak, ongi etorri eta zorterik handiena guztiei zeuon erronka berrian!