euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Euskara Munduan'eko Neguko Barnetegia eta Irakasleentzako Trebakuntza Ikastaroa Villa Marian izango dira, uztailaren 14tik 22ra

2018/06/15

2018ko Udako Barnetegia, Chacabucon
2018ko Udako Barnetegia, Chacabucon

PUBLIZITATEA

Villa Maria, Argentina. Eusko Jaurlaritzak Etxepare Euskal Institutuaren bidez bultzatzen duen Euskara Munduan programaren Hego Amerikako ikastaro trinkoa VillaMaria hiri cordobatarrera itzuliko da aurten. FEVA eta Villa Mariako Euzko Etxea antolatzaile, uztailaren 14an, larunbata, hasiko da eta astebete luzatuko, hogei bat ikasle partaide. Ikasle-irakasleen artean, gehiengoa argentinarrak izango dira, baina partaidetzak inguruko zenbait herrialde ere hartuko ditu, ohi denez, orotara hogei bat ikasle-irakasle bilduta.

Berez ikastaroa izango dena bukatuta, ikasle-irakasleek Etxepare Euskal Institutuak eta FEVAk urtean behin eskaintzen duten trebakuntza ikastaroan parte hartu ahal izango dute.

Pedagogia Jardunaldiak uztailaren 21 eta 22an, larunbat-igandez, izango dira. Eskolak Euzko Etxearen instalazioetan gauzatuko dira; otorduak Txoko Resto Euskal Etxeko jatetxean egingo dira, eta ostatua, berriz, Republica Hotelean hartuko dute partaideek.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia