euskal diaspora eta kultura
2013/07/02
PUBLIZITATEA
Rosario, Argentina. Aurreko urteetako eredu arrakastatsuari jarraituz, irakaslegai talde berri bat hasi zen trebatzen 2013ko urtarrilean San Nicolas hirian. Proiektua lau urtez luzatuko da eta epe horretan bi engaiamenduz lotu dira partaideak. Alde batetik, on line plataformaren bidez lan-unitate behar dituzte landu; bestetik, urtero eurentzat antolatzen diren bi barnetegietara joan behar dute.
Lehenengo puntuari dagokionez, martxoan jarri da abian plataforma eta martxotik aurrera ikasleek asteroko maiztasunarekin bidali dizkiote euren lanak irakasle arduradunari. Bigarrenari dagokionez, neguko barnetegia uztailaren 20tik 27ra –Argentinako neguko oporren baitan– izango da Rosarioko Zazpirak Bat euskal etxean.
Antolatzaileek EuskalKultura.com-i jakinarazi diotenez, Argentina, Brasil, Txile eta Uruguaiko 30 bat ikasle elkartuko dira berriro aurrez aurreko eskoletan, martxotik hona ikastaro birtualean ikusi eta ikasitako gaietan sakontzera, mintza praktikari lehentasuna emanez.
Klaseak goizez -9etatik 11:00etara eta 11:30etatik ordu batera izango dira; eta arratsaldez - 6:00etatik 7:00etara eta 7:30etatik, 9:00etara- euskal etxearen egoitzan, ostatua Imperio Hotelean, Urquiza kaleko 1264. zenbakian hartuta. Honekin lotuta antolatzaileek gogorarazten dute hoteleko check in-a larunbat goizean egin ahal izango dutela ikastaroko partaideek.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus