euskal diaspora eta kultura
2009/06/25
PUBLIZITATEA
Las Flores, Argentina. Argentinako Euskal Erakundeen Federazioak dagoeneko luzatu die Euskara Munduan proiektuko ikasle-irakasleei neguko barnetegian parte hartzeko gonbidapena. Aurten, hitzordua uztailaren 25etik abuztuaren 1era izango da, Buenos Aires probintziako Las Flores herrian eta aurreko ikastaroetan bezala, astebeteko egitaraua beteko da.
Taldeei dagokienez, Nazioarteko Taldean 32 lagun daude: 17 argentinar, 2 brasildar, 3 txiletar, 2 kolonbiar, perutar 1 eta 7 uruguaitar. Ikasle hauek bi taldetan daude banatuta, eta HABEko curriculumeko 1A mailako edukiak lantzen ari dira. Diaspora 2 taldean, berriz, hamaika ikasle daude: 6 argentinar, estatu batuar 1, 3 txiletar eta uruguaitar 1. Talde hau bestea baino aurreratuago dago eta ikasleak 1B eta 2. mailakoak dira.
Beste alde batetik, eta barnetegiaren inguruan, uztailaren 31an eta abuztuaren 1ean, BOGA programarekin aritzen diren tutoreentzako ikastaro bat egingo da. Klaseen helburua BOGAren plataforma berria ezagutaraztea da. Bukatzeko, abuztuaren 1ean, gaueko bederatzietan, ekitaldi berezi bat egingo da iaz HABEko azterketak gainditu zituzten irakasleei egiaztagiriak emateko.
Lotura Interesgarriak
HABE, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntze Erakundea
www.habe.org
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus