Buenos Aires, Argentina. Euskara Munduan-eko 2022ko neguko barnetegi presentziala Buenos Airesen egingo da datorren larunbatean hasita, uztailaren 16tik 22ra bitartean, eta segidan egiaztatze probak deitu dira hiriburu argentinarrean. Aurrez aurrekora itzuliko da, beraz, barnetegia. Musukoa derrigorrez eraman behar ez, baina gainontzeko zaintza neurriak alde batera utzi gabe, euskara irakasleak trebatzeko ikastaro trinkoa guztiz aurrez aurreko modalitatean gauzatuko da.Argentina, Txile eta Uruguaiko 20 ikasle/irakasle partaide.
Laurak Bat Euskal Etxea gertaleku, eskolak Gabriel Arce, Irene López de Vicuña, Gabriela Mendia eta Euskara Munduan programako arduradun Kinku Zinkunegi irakasleen esku egongo dira, azkeneko bi hauek koordinatzaile, Laurak Bat, FEVA eta Etxepare Euskal Institutuaren babespean.
Barnetegia bukatutakoan, uztailaren 23 eta 24an lortutako maila egiaztatzeko aukera eskainiko da Buenos Airesen. Izan ere, B1, B2 eta C1 mailetako azterketak egiteko Argentina eta Uruguaiko 15 ikasle matrikulatu dira. Aztertzaile Argentinako Gabriela Mendia eta Irene López de Vicuña, eta Kinku Zinkunegi ibiliko dira.
Honako hauek dira barnetegian parte hartuko duten Euskara Munduan-eko ikasle/irakasleak:
- Alejandra Persig, Zazpirak Bat, Rosario (Argentina)
- Agustina Olaizola, Eusko Aterpea, General Rodríguez (Argentina)
- Begoña Tisera, Euzkal Etxea, San Nicolás (Argentina)
- Brian Williams, Eusketxe, CABA (Argentina)
- Catalina Arraras, Zingirako Euskaldunak, Chascomús (Argentina)
- Eneka Córdoba, Euskal Echea, Comodoro Rivadavia (Argentina)
- Enzo Damelio, Euzko Alkartasuna, Macachín (Argentina)
- Eugenio Aldacour, Unión Vasca, Bahía Blanca (Argentina)
- Gabriela Allaria, Baskos de la Confluencia, Cipolletti (Argentina)
- Maite Salsamendi, Centro Basko Azuleño, Azul (Argentina)
- María Silvia Soloaga, Euskal Jatorri, Posadas (Argentina)
- Mincha Miro, Euzkal Etxea, San Nicolás (Argentina)
- Natalia Urcola, Centro Vasco, General Belgrano (Argentina)
- Noe Fernandez, Gerora, Córdoba (Argentina)
- María Noel Abella, FIVU, Montevideo (Uruguai)
- Raimundo Riquelme, Santiago (Txile)
- Roberto Aguirre, Iparraldeko EE-CVF, CABA (Argentina)
- Santiago Benavidez, Gure Etxea, Tandil (Argentina)
- Sara de Salterain, FIVU, Montevideo (Uruguai)
- Susana Siccardi, Anaitasuna, Maipú (Argentina)