euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara Munduan: Irakaslegai talde berri batek arrakastaz hasi du bere ibilbidea barnetegian San Nicolasen

2024/02/01

San Nicolaseko barnetegiko ikasle, irakasle eta koordinatzaileak, Ana Maria Erauskin Euzkal Etxeko lehendakariarekin
San Nicolaseko barnetegiko ikasle, irakasle eta koordinatzaileak, Ana Maria Erauskin Euzkal Etxeko lehendakariarekin

PUBLIZITATEA

San Nicolas, Argentina. Talde berria osatzen duten 18 ikasleetatik 15ek parte hartu dute "bertan bertako" euskara irakasleak prestatzeko urtarrilaren 13tik 20ra Buenos Aires probintziako San Nicolaseko Euzkal Etxean (sic) egindako barnetegian. Eskolak Anabel Jaureguiberry eta Cecilia Canz irakasleek eman dituzte eta koordinazioan, FEVAko Gabriela Mendia eta Etxepare Euskal Institutuko Euskara Munduan programaren arduradun Jose Francisco "Kinku" Zinkunegi aritu dira.

Euren artean euskal etxeetan euskara eskolak jaso dituztenak dauden arren, Argentinako 17 ikaslek eta Txileko 1ek osatutako talde berri honen abiapuntua zero maila izan da. Euskal Herritik koordinatutako Ikasten ikasbil plataformaren bidez urrunetik jarraituko dute ikasketekin eta uztailean berriro elkartuko dira bigarren barnetegi batean parte hartzeko.

"Ikasle taldeak eta irakasleek lan bikaina egin dute. Ezin aipatu gabe utzi San Nicolaseko Euskal Etxearen laguntza, babesa eta harrera. Etxean bezala sentitu gara, primeran tratatu gaituzte eta guztiek lan ederra egin dute", adierazi dio Euskara Munduan Programaren koordinatzaile Kinku Zinkunegik EuskalKultura.eus-i.

Euskara Munduan Maizpiden eta azterketak Argentinan

Bestalde, 2020an Argentinan euskara irakasle bilakatzeko hasi zen taldea Lazkaoko (Gipuzkoa) Maizpide barnetegian ari da ikasten urtarril-otsailean. Euskara Munduan programaren arduradunak jakinarazi digutenez, aurtengo uztailaren 20an eta 21ean Buenos Airesen egingo diren azterketetan maila egiaztatzeko aukera izango dute. Euren ezagutzak sakontzeko eta ahalik eta emaitzarik onenak lortzeko asmoz, euretako askok Goierrin egonaldia luzatzea erabaki dute, uztaileko ebaluazioari eta irakasle gisa aurrean izango dituzten erronkei ahalik eta ondoen aurre egin ahal izateko.

Zorionak euskaltzale guztioi!


Euskara Munduan programako kideek Lazkaoko Maizpide Barnetegian amaituko dute euren prestakuntza

Honako ikasle/irakasle hauek hartu dute parte San Nicolasen egindako barnetegian:

- Adriana Irrazabal, Beti Aurrera, Chivilcoy (Argentina)
- Agustina Madarieta, Gerora, Córdoba (Argentina)
- Aimé Barrutia, Baskos de la Confluencia, Cipolletti (Argentina) 
- Aldana Arruabarrena, Euskal Echea, Comodoro Rivadavia (Argentina) 
- Andrea Malcorra, Ibaiko Euskaldunak, Río Colorado, (Argentina) 
- Diego Orellana, Laurak Bat, Buenos Aires (Argentina) 
Elián Mancini, Euskal Jatorri, Posadas (Argentina)
Eliana Domench, Centro Vasco Guillermo Larregui, Chacabuco (Argentina)
Felipe Fuentes, Euzkal Etxea, San Nicolás (Argentina)
Ignacio Esquiroz, Haraneko Euskal Etxea, Trelew (Argentina)
- María del Mar Alderete, Centro Navarro, Buenos Aires (Argentina) 
Mariana Juez, Gure Etxea, Tandil (Argentina)
Mónica Olasaguirre, Ongi Etorri, Magdalena (Argentina)
Sol Cicero, Euskaltzaleak, Buenos Aires (Argentina)
Renzo Villanueva, Urrundik, Paraná (Argentina) 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia