euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara Munduan: Hego Amerikako Neguko Barnetegian eta irakasleen trebakuntzan ari dira Chascomusen

2014/07/23

Euskara Munduan programaren ikasle eta irakasleak Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxearen aurrean, bertako kideak lagun
Euskara Munduan programaren ikasle eta irakasleak Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxearen aurrean, bertako kideak lagun

PUBLIZITATEA

Brasil, Uruguai, Txile eta Argentina bertako 25 ikasle bildu dira joan den larunbatetik hona Chascomus hiri argentinarrean, HABEk sustatzen duen Euskara Munduan programaren 2014ko Neguko Barnetegian partaide. FEVA eta Zingirako Euskaldunak Euskal Etxea antolatzaile, larunbat eguerdi arte luzatuko da euskara ikastaro trinkoa. Larunbat arratsaldean, berriz, irakaskuntzan urteak daramatzaten irakasleak elkartuko dira haiei zuzendutako trebakuntza jardunaldi batean.

Chascomus, Argentina. Lau urteko egitarauari jarraituz, uztailaren 19tik 26ra izango da aurten Euskara Munduan programako Hego Amerikako 2014ko Neguko Barnetegia. Aurrekoetan bezala, laugarren elkarretaratze honetan ere lau herrialdetako euskal etxetako ordezkariak batu dira, honela banatuta:

-Argentina (Arrecifes, Azul, Buenos Aires, Chascomus, Cordoba, Jose C. Paz, Mar del Plata, Necochea, San Nicolas, Santa Rosa, Tandil, Villa Maria eta Tres Arroyos)
-Brasil (Sao Pablo)
-Txile (Santiago eta Valparaiso)
-Uruguai (Montevideo eta Salto)

2014ko Neguko Barnetegia 2014 01

[Nahiz eta on line plataforman taldea bakarra izan, aurrez aurreko eskolak ahalik eta gehien aprobetxatu ahal izateko, bi taldetan daude banatuta ikasleak]

2014ko Neguko Barnetegia 2014 02

[On line ikastaroko ikasgaietan oinarrituta, mintzamena lantzen da batez ere klaseetan]

Klaseak goizez 9etatik 11:00etara eta 11:30etatik ordu batera dira; eta arratsaldez, 6:00etatik 7:00etara (bakarkako lana) eta 7:30etatik, 9:00etara, Chascomuseko Sarmiento Liburutegian. Otorduak, herrian itzal handia duen Club de Pelota-n (Pilota Elkartea). Irakasleei dagokienez, programaren arduradun Kinku Zinkunegirekin batera on line ikastaroko irakasle arduradun Dani Oiarbide eta Gabriela Mendia eta Sabrina Otegui irakasle argentinarrak dira eskolen arduradunak.

2014ko Neguko Barnetegia 2014 03

[FEVAko Zuzendaritza Batzordeko kideak ikasleen harrera egile]

Barnetegiaren hasierarekin batera, FEVAren bilera ere egin zen Chascomusen iragan larunbat goizean. Bilkura bukatzean, Hugo Andiazabal lehendakariak ongietorria eman zien ikasle/irakasleei eta esker beroak eman zizkien euskara ikas/irakasteko egiten duten ahaleginagatik.

Larunbat eguerditik aurrera, formakuntza programan trebatu diren irakasleen talde bat bilduko da euskararen eta euskararen irakaskuntzaren inguruko burutazioak partekatzeko. Beste hainbat gai jorratzeaz gain klase esperientzia arrakastatsuak eta irakaste metodoak hobetzako ildoak  mahai-gaineratuko dituzte irakasle argentinarrek.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia