euskal diaspora eta kultura
2008/12/31
PUBLIZITATEA
Montevideo, Uruguai. Euskara Munduan programako udako barnetegiaren antolatzaileak buru-belarri ari dira urtarrilaren 19an Uruguaiko hiriburura helduko diren ikasleak hartzeko dena prest egon dadin. Arduradunak HABE eta FIVU (Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioa, Federación de Instituciones Vascas de Uruguay) dira, beste federazio eta euskal etxeen laguntzarekin.
Barnetegian zenbait herrialdetako euskal etxeetako euskara irakasleak bilduko dira, helburu amankomun batekin: euskara hobetu, trebakuntzan sakondu eta bakoitzaren esperientzia eta ezagutzak partekatuz Diasporan euskara irakasteko metodologia lantzea.
Barnetegia urtarrilaren 19tik 30era gauzatuko da eta antolatzaileek helarazi dizkiete jada partehartzaileei egonaldiaren zehaztasunak. Ikastaroa Montevideoko Pocitos Plaza hoteleko aretoetan egingo da (Juan Benito Blanco kalea 640, Trouville auzoa). Ikasle gehienek hotel honetan bertan izango dute ostatua, inguruko hotel batean lo egingo duen talde txiki batek salbu. Partehartzaileak urtarrilaren 18an helduko dira eta ikastaroa astelehenean, urtarrilaren 19an hasiko da, goizeko bederatzietan. Barnetegia urtarrilaren 30ean bukatu da, itxiera afari batekin.
Lotura interesgarriak
HABE, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntze Erakundea
www.habe.org
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus