euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara Munduan, Buenos Aires: 19 irakaslegai eta 22 egiaztatze proba egile: "Pozik gaude martxa eta emaitzekin"

2024/07/29

Irakasle aritzeko asmoa duten Hego konoko 19 ikaslek aurrera egin dute euskara ikasketekin Buenos Airesen egindako barnetegian
Irakasle aritzeko asmoa duten Hego konoko 19 ikaslek aurrera egin dute euskara ikasketekin Buenos Airesen egindako barnetegian

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. 19 irakaslegai partaide amaitu zen uztailaren 19an Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxean, aurten hiri honetan egin den Euskara Munduan-en (EM) 2024ko neguko barnetegia. Asier Iriberrik eta Arantxa Anituak —FEVAko presidente eta presidenteordea hurrenez hurren— ongi etorria eman zieten ikasleei. Ikasle irakaslegaiek urtarrilean abiatu zuten euren lau urteko formakuntza aldia, eta barnetegian, azken zazpi egunez, aurrez aurre eta 24 orduz euskaraz bizi eta klaseak harturik egin dute, klaseak bestela normalean online baitituzte. Irakasleak, euskal argentinarrak, Tandilgo Inés Olazabal eta Viedmako Rocío Basterra. Koordinazio lanetan FEVAko Gabriela Mendia eta Etxepare Euskal Institututik Donostiatik etorria, EM programako arduradun José Francisco “Kinku” Zinkunegi.

Bozkarioa, irakasle izateko lau urteko Euskara Munduan hasi zuen 20 bat kideko talde berria bere bigarren barnetegian ilusioz ikusita  ikusita; eta 22 lagunek egin ditutelako Buenos Airesen euskara maila egiaztatzeko probak

Barnetegiarekin batera, aste berean, Laurak Bat Euskal Etxean bertan, egin dira euskara maila egiaztatzeko azterketak, uztailaren 20an (larunbata) eta 21ean (igandea). Guztira, 22 ikasle aurkeztu ziren, horietatik 9k B1 mailako azterketa egin zuten, 6k B2 mailakoa eta 7k C1 mailakoa. Koordinazioa Gabriela Mendiak eta Kinku Zinkunegik egin zuten. Zinkunegi arduratu zen aztertzeaz, Sabrina Otegui eta Irene López de Vicuña irakasle euskal-argentinarrekin batera.

 
Euskaltzaleak-eko Sol Cicerok Kinku Zinkunegiren eskutik jaso zuen Madrilgo Euskal Etxeak antolatutako 12. Euskarazko Poesia Lehiaketako bigarren saria. Eurekin ziren Asier Iriberri eta Arantxa Anitua. Ikus hemen lehiaketako irabazleak eta hemen poema txapeldunak.

 
B1, B2 eta C1 euskara mailak egiaztatzeko probak 22 pertsonek egin zituzten Buenos Airesen

Barnetegiari buruz galdetuta, Euskara Munduan-eko arduradunak “Oso pozik nago taldearekin", adierazi du. "Urtarriletik hona izan duten jarraipena oso ona izan da eta Maizpidekoek egin dizkiguten txostenek halaxe berresten dute. Balorazio, ezin hobea”. Egiaztatze azterketez berriz, “lehenengo eta behin 22 lagun direla behar da esan, eta uste dut hasteko, hori besterik gabe nabarmentzeko modukoa dela, eta Euskara Munduan programarentzat, baina bereziki Argentinan Euskaraz-entzat altxorra dela. Jendea zenbat eta jende gehiago egiaztatu, jende gehiago eukiko dugu gure premiei, gure beharrei erantzuteko, eta gero eta autonomia handiagoa Argentinan bertan proiektua aurrera ateratzeko”, aitortu du Zinkunegik EuskalKultura.eus-i..

Hauek dira Buenos Airesen uztailaren 13tik 18ra arteko barnetegian parte hartu zuten Euskara Munduaneko 19 lagunak:

- Adriana Irrazabal, Beti Aurrera, Chivilcoy (Argentina)
- Agustina Madarieta, Gerora, Córdoba (Argentina)
- Aimé Barrutia, Baskos de la Confluencia, Cipolletti (Argentina) 
- Aldana Arruabarrena, Euskal Echea, Comodoro Rivadavia (Argentina) 
- Andrea Malcorra, Ibaiko Euskaldunak, Río Colorado, (Argentina) 
- Diego Orellana, Laurak Bat, Buenos Aires (Argentina) 
- Elián Mancini, Euskal Jatorri, Posadas (Argentina)   
- Eliana Domench, Centro Vasco Guillermo Larregui, Chacabuco (Argentina) 
- Felipe Fuente, Euzkal Etxea, San Nicolás (Argentina) 
- Ignacio Esquiroz, Haraneko Euskal Etxea, Trelew (Argentina)
- José Tomás Uriz, Denak Bat, Mar del Plata (Argentina)
- Julieta Etxeberria, Santiago (Chile)
- Ángeles García Castro, Colegio Euskal Echea, LLavallol (Argentina)
- Sol Cicero, Euskaltzaleak, Buenos Aires (Argentina)
- María del Mar Alderete, Centro Navarro, Buenos Aires (Argentina)
- Mariana de Sautu, Lagun Onak, Pergamino (Argentina)
- Mariana Juez, Gure Etxea, Tandil (Argentina) 
- Mónica Olasaguirre, Ongi Etorri, Magdalena (Argentina) 
- Renzo Villanueva, Urrundik, Paraná (Argentina)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia