euskal diaspora eta kultura
2011/11/16
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Donostiako Euskara Patronatuak www.gukereeuskaraz.net webgunea jarri du abian, eta aurreko bi urteetan egin zuen bezala, mundu osoko euskaldunen irudiak biltzen ari da euskarari buruzko mosaiko birtual bat osatzeko. "Euskarak historian, norberaren bizipenean, hirian, gizartean… izan duen eta duen presentzia" iruditan jasotzea da helburua, eta Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an, aurkeztuko dute emaitza.
Oso erraza da irudiak kargatzea eta automatikoki argitaratzen dira argazkiak mosaikoan. "Baldintza bakarra da irudiak zuretzat euskararekin lotzen duen esanahi berezi bat izatea eta hori irudia laguntzen duen testuan (103 karaktere gehienez) azaltzea", diote webgunean. Dagoeneko badira makina bat argazki, eta horien artean ikusmiratuz aurkitu ditugu Diasporako euskaldunek bidalitako zenbait. Londresko Euskal Etxea indartsu dabil, gutxienez euren hiru irudi ikusi ditugu eta!
Mosaikoan parte hartu nahi duzu, igo zeure argazkia hemen.
Aurreko edizioetako mosaikoak 'Nik ere euskaraz!' (ia 8.000 irudi) eta 'Guk ere euskaraz!' izena zuten.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus