Euskara irudi, abesti eta dantzetan: Hego Amerikako euskal etxeek jarraitzen dute Euskara Eguna ospatzen
2017/12/15
Montevideoko Aldaxka taldearen 2017ko ENEren ospakizuna
PUBLIZITATEA
Abenduarekin batera balantzeak eta jaiak egiteko momentua iristen da. Balantzeak barne lana da; jaiak, ordea, lagunekin elkartzeko une egokiak izaten dira, batez ere ospatzeko arrazoi ona dagoenean. Abenduaren 3an Euskararen Eguna izan da eta mundu osoko euskal etxeek ospatzen dute. Hego Amerikan abenduan zehar luzatzen dira ospakizunak jaietan ikasturteko amaiera ere ospatzen baita. Gaur, ENEren bigarren argazki galeria.
Buenos Aires, Argentina. Asko hazi da azken urteotan Euskararen Nazioarteko Eguna eta zalantzarik gabe HABE institutuak bultzatzen duen Euskara Munduan programak eta horren ondorioz diasporan dauden euskara ikasleek eta irakasleek zerikusi handia dute fenomeno honetan. Euskara zale horiek euren eguna ospatzen dute urtero-urtero, eta hizkuntzak ekintza guztiak zehartzen dituztela frogatzen dute.
[Cordobako euskaldunek eta katalanek 'L'estaca' abestu zuten elkarrekin (bideoa EE)]
[Mendozako Denak Bat Euskal Etxeko ikasleek eta irakasleak "El son de Abadiño" euren bertsioa abestu zuten (bideoa EE)]
Segitzen dute oraindik euskal etxe batzuetan Euskararen Eguneko ospakizunek, Urte Amaierakoekin nahasita. Gaur bertan, esaterako, Cordobako Gure Etxekoek egingo dute festa. Eta datorren asteburuan, esaterako, oraindik beste bi ospakizun izango ditugu bederen: Viedma eta Patagoneseko Aberri Etxeak 20. urteurren jaiaren baitan ospatuko du Euskararen Eguna. Eta Buenos Airesen, igandean egingo du bere jaia Euskaltzaleak Euskaltegiak abenduaren 3koa eguraldiagatik bertan behera utzi behar izan zuelako.