euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara irakasle bila dabil Paueko Lagunt eta Maita Euskal Etxea, euren irakasle taldera bil dadin

2024/06/14

PUBLIZITATEA

Paue, Frantzia. Paueko Lagun eta Maita Euskal Etxea euskara irakasle bila dabil, euren egoitzan klaseak astelehenero emateko. Datorren ikasturteari begira izango litzateke, irailaren 16ko astean abiatzeko printzipioz, Klaseak astelehenetan arratsaldeko 7etatik 9etara lirateke Euskal Etxeak 94 Avenue de Burosen daukan egoitzan.  Zeregin ordaindua da. Detaileak elkarrekin solastuz zehaztuko dira.

Euskal Etxeak hiru euskara irakasleko taldea dauka eskaintzen dituen hiru mailak emateko, eta eskaintzen den lanpostua horietako hirugarrena litzateke, egungo irakasleak abisua emana baitu irailetik aurrera ezin izango duela segi.

Interesatuta bazaude edo baldintza xehetuak jakin nahi badituzu, aski duzu +33 559 020943 edo 05 59 02 09 43 zenbakira deitzea edo emaila bidaltzea laguntetamaita@gmail.com helbidera.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia