euskal diaspora eta kultura
2012/09/26
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Javier Bello Ruizek eta Kepa Iturrioz Zabalak sortu dute HitzApp, Silvio Amstrad-Wang eta Suitzako Wizzy Education Technologies SA enpresarekin elkarlanean, Sustatu.com albistegiak argitaratu duenez. HitzApp Euskara ikasteko aplikazio berria bat da eta iPhone eta iPad gailuetan erabiltzeko egina da.
HitzAppek 3000 hitz ikasteko ariketa eta joku sorta biltzen du. Hitz bakoitzak bere itzulpena eta ahoskera egokia ditu eta Silvio Amstad-Wang-en hizkuntza metodoan oinarritzen da. Egileen esanetan, unibertsitaterako sarbide-probak edo EGA prestatzen laguntzeko balio du, baita euskara eta kulturari buruz gehiago jakiteko ere.
Bi bertsio daude; bat iPad-entzako eta bestea iPhone mugiokorrentzat. iPad-eko bertsioak, Flashcards, Sugea, Blokeak, Hizki zopa, Aldatutako letrak, Hitz hautsiak, Lautik bat, Bikoteak eta Lexikoa ariketak ditu. iPhonekoak, aldiz, Flashcards, Lautik bat, Bikoteak eta Lexikoa.
Momentuz gaztelaniazko interfazea bakarrik du ariketak, hau da, gaztelaniaz egiten duten erabiltzaileentzat pentsatua da. Arduradunek diotenez, aurki euskaldunentzat ingelera, frantsesa eta alemaniera ikasteko aplikazioak argitaratuko dira.
-HitzApp hemen da eskuragarri. Prezioa, 6.95 euro
-Hizkuntza gehiago ikasteko aplikazioak, hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus