euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara ikasturtea hasi du Paraguaiko Euskal Etxeak, elkartearen Batzar Nagusia apirilaren 27rako deiturik

2012/03/26

Euskara eskoletan saioetako bat Asunciongo Jasone Euskal Etxean, Paraguain, Jesus Nazabal irakasle (argazkia EE)
Euskara eskoletan saioetako bat Asunciongo Jasone Euskal Etxean, Paraguain, Jesus Nazabal irakasle (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Euskara ikasturte berriari ekin dio Asuncion hiriburuan Jasone Euskal Etxe paraguaitarrak, Jesus Nazabal irakasle eta HABE laguntzaile. 2012 ikasturteko eskolak martxoaren hasieran abiatu ziren elkartearen egoitzan eta astero bitan emango dira, hiru orduko klaseetan banatuta. Asunciongo Jasone Euskal Etxeak, bestalde, Urteroko Batzar Nagusirako deia egin du apirilaren 27rako, gai zerrendako hizpideetako bat Zuzendaritza Batzordea datozen bi urteetarako berritzea izanik. Hautagaien izenak aurkezteko epea zabaldu dute horretarako.

Asuncion, Paraguai. Paraguaiko hiriburuko euskal etxeak martxoaren 6an hasi zituen 2012 ikasturte berriko eskolak, aurreko urteetan bezala Jesus Nazabal irakasle eta HABE laguntzaile. Eskolak astero astearte eta ostegunetan dira Euskal Etxearen egoitzan, Juan Manuel Frutos Pane 268 helbidean (Rio de Janeiro eta Berges artean) eta parte hartzeko epeak zabalik dirau.

Zortzi dira oraingoz euskara ikasle diren bazkide eta lagunak, tartean elkarteko lehendakaria eta batzordekide batzuk, baita etxeko bazkide ez diren bi pertsona eta euskal jatorrikorik ez denik ere. Eskolak ordainketa miniko bat dute, baina horretara heldu ezin dutenentzat doanik dira.

Eskolak hartzeko interesa lukeen edonor harremanetan jar daiteke arduradunekin, 595 - 21 - 200479 telefonora deituz. Taldeak, bestalde, abesteko talde txiki bat abiatu du, eta elkarteak deitutako ekitaldietan kantatu izan dute, euskal kantu errepertorio batekin.

Euskal Etxeak, bestalde, Batzar Nagusirako deia zabaldu, izan ere apirilaren 27rako. Gai zerrendak biltzen dituen gaien artean Zuzendaritza Batzordea berritzea dago, estatutuak finkatzen dutenez, bi urteko eperako. Euskal Etxetik iragartzen digutenez, "zabalik dago hautagaiak aurkezteko epea, guztion lankidetza ongi etorria izan delarik".

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia