Londres, Ingalaterra. Urtero bezala aurten ere mintzapraktika berezi bat antolatu dute Londresko Euskal Elkarteko ikasle eta lagunek euskara ikasturteari amaiera ipintzeko. Datorren asteko larunbatean izango da, ekainaren 22an, eta aurten berrikuntzak ere izango ditu. Biltzen den ikasle/irakasle/euskaltzale taldea Westminsterretik Greenwichera joango da ontziz eta Cutty Sark bisitatzeko aukera izango du. Piknika, euskal musika eta dantza lagun, Greenwicheko moila edo pierraren ondoko parketxoan egingo da. "Musika ahal bezain ozen izango dugu elkar aurkitzeko arazorik egon ez dadin", adierazi dute euskal etxetik.
Norbera nahi edo ahal duen tenorean joan daiteke, baina lehenengo ontzia goizeko 10etan da, eta azkena 17:50ean da, eta horiek hartuko dituzte antolatzaileek.
Ontzirako eta Cutty Sarkerako txartelak aldez aurretik erostea gomendatzen da. Etortzeko asmoa duenari, ahal izan ezkero abisatzea eskatzen zaio, logistika doitu eta ekitaldia hobetzearren. Email helbidea, londonbasquesociety@gmail.com.
-Ontziak: https://www.citycruises.com
-Cutty Sark: https://www.rmg.co.uk/cutty-sark
London Basque Society - Euskal Elkartea
Oxford House - Derbyshire Street, Bethnal Green
London E2 6HG, UK
Phone: 0207 739 7339
Skype: londonbasquesociety
Youtube: https://www.youtube.com/user/euskaledge/featured
Follow us @LdnBasque
Bazkide egiteko: http://www.zintzilik.org/membership.html