euskal diaspora eta kultura
2013/01/25
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Jarraian sarean eskuragarri diren euskara ikasteko baliabideen zerrenda eguneratua eskaintzen dizuegu. Doako ikastaroak, online ikastaroak, munduko unibertsitateeko euskara irakurletzak, hiztegiak... Horien guztien artean, azken hilabeteetan aurkeztu diren bi berrikuntza: Buenos Aireseko Euskaltzaleak elkartearen euskal kultura ikastaroa (online) eta Mintzanet.net webgunea, Skype bitartez euskara hitz egin eta praktikatzeko foro berria (doan). Hona hemen zerrenda:
Online ikastaroak (ordainduta)
-BOGA: HABEk garatutako online ikasketa metodoa. Euskal Herriko euskaltegietan
eskuragarri eta Euskal Etxeetan, Diasporan. Gazteleraz eta
ingelesez:
www.ikasten.ikasbil.net/course
-Buenos Aireseko Euskaltzaleak elkartearen Euskara eta Euskal Kultura Ikastaroa. Aurrez-aurreko ikastarorik ez daukaten euskal etxe bakoitzeko bazkide banarentzat doan izan daiteke (koltsulta eurekin):
www.euskaltzaleak.org.ar
-AEK euskaltegien euskara online ikasgela:
www.egela.aek.org
Ikastaro presentzialak
-Etxepare Euskal Institutuaren Euskara eta Euskal Hizkuntza irakurletzak, munduko hainbat unibertsitatetan:
Irakurletzak eskaintzen dituzten unibertsitateen mapa
-University of Nevada, Reno (ingelesez). Euskara, literatura, historia:
Center for Basque Studies
Online ikastaroak doan
-AISA: HABEk garatu duen online ikastaro berria, erabat DOAN eta munduko
edozein herrialdetik erabil daitekeena. Hasieran Euskal Herriko
immigranteei euskara irakasteko sortua, aurten edonori ireki da.
Erabiltzeko bi bide: doan izena emanez (horrela sistemak ariketen datuak
gordetzen ditu) edo izena eman edo erregistratu beharrik gabe:
www.ikasten.ikasbil.net
-Ikasten.net (gaztelaniaz eta ingelesez):
www.ikasten.net/users/login
-El Correoren "Curso Deusto de Euskera": oinarrizkoa eta ezagutza batzuk dituztenentzako mailak (gaztelaniaz):
El Correo-Deustuko Unibertsitatea
-Euskara ikastaroa, E-magister plataformaren baitan:
Landarbaso
-Radiokultura.com: euskal irrati online honen euskara ikastaroak (frantsesez):
www.radiokultura.com
Beste zenbait sareko baliabide
-Ikasbil (HABE): euskara ikasi eta praktikatzeko materiala biltzen duen ataria (ariketak,
azterketa ereduak, audioak, bideoak, irrati-nobelak, txisteak,
errezetak...):
www.ikasbil.net/jetspeed
-Ikasten (HABE): euskara irakasleen trebakuntzarako materialak jasotzen dituen ataria:
www.ikasten.ikasbil.net
Online hiztegiak eta software-a
-Euskalbar: euskara, gaztelera, ingelesa, frantsesa eta latinezko hiztegiak eransten dizkio nabigazio barrari (bikaina!):
http://euskalbar.eu
-Xuxen zuzentzaile automatikoa:
www.euskara.euskadi.net/r59-19678x/eu
Mintzapraktika online
-Mintzanet.net, euskaldunzahar bolondresekin Skype bidez hitz egiteko eta euskara praktikatzeko webgunea:
www.mintzanet.net
Jokoak euskaraz
-EuskalPlay, bederatzi jolas euskara ikasi eta praktikatzeko (Azkue Fundazioarena):
http://euskalplay.azkuefundazioa.org/
-Euskaljakintza bloga:
Euskal ariketak
-Check your basic Basque (ingelesez):
Basic Basque
(Beste baliabide interesgarriren bat ezagutzen baduzu, esaiguzu. Mila esker)
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus