euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara ikasteko aukera anitz Buenos Aires hiriburuan: euskal etxeetan, unibertsitatean, eta BOGAren bidez

2011/02/28

Argentinako euskara klaseak zabaltzeko afixa
Argentinako euskara klaseak zabaltzeko afixa

PUBLIZITATEA

2011ko ikasturtea hastear dago Argentinan eta bertako irakasleak ziklo honetako euskara irakaskuntzaren antolakuntzan murgilduta daude oso. Buenos Airesko hainbat erakundek izen-emate prozesua abian jarri dute jadanik maila, ordutegi eta leku aukera handia eskainiz. Euskal etxeen arloan, Laurak Bat eta Euskaltzaleak dira, ohi bezala, euskara irakasteko ardura bere gain hartuko dutenak Argentinako hiriburuan. Beste alde batetik, CUI-n --Unibertsitateko Hizkuntza Gunean-- eta Buenos Aires Unibertsitateko Hizkuntza Laboratorioan ere irekiko dira oinarrizko ikastaroak. Kurtso guztiak martxoaren bukaeran eta apirilaren hasieran hasiko dira.

Buenos Aires, Argentina. 'Euskera ikasteko aukera: etorri Laurak Batera!' leloarekin gonbidatzen ditu aurten Laurak Bat Euskal Etxeak bere kide eta lagun guztiak Euskal Herriko hizkuntza ikasten hasi eta jarraitzera.

Iaz bezala eta lehenengo urratseko ikasleei begira, hitzarmen bat egin du Laurak Bat-ek CUI Unibertsitateko Hizkuntza Gunearekin. Oinarrizko eskolak bi erakundek kudeatzen duten proiektu honen bidez emango dira Belgrano etorbidean dagoen euskal etxearen egoitzan eta ordutegiari dagokionez, asteartetan izango dira elkarretaratzeak, arratsaldeko 6:45etik 9:45etara. Ikastaroaren prezioa, 5 kuotatan zatituta egongo da, bakoitza 175koa Buenos Aires Unibertsitateko ikasleentzat eta 190koa Unibertsitateko ikasleak ez direnentzat. Euskal Etxeak eta Unibertsitateko Hizkuntza Guneak aurrera daramaten proiektu honen klaseak martxoaren 22an hasiko dira.

Euskararen oinarrizko edukiak dituztenentzat ere aukera batzuk daude:

-Bigarren maila : asteartetan arratsaldeko 6:30etatik 8:30etara, apirilaren 5ean hasiz.
-Hirugarren maila: asteartetan arratsaldeko 7etatik 9etara, apirilaren 5ean hasiz. 

Etxetik atera gabe ikasteko aukera ematen du aurten ere Laurak Bat-ek BOGAren bidez. Metodo honekin euskarara hurbildu nahi dutenek izena behar dute eman euskal etxean, sisteman alta eman ahal izateko. Sistema honetako ikasleek euskal etxeko irakasleekin mintza praktika egiteko aukera izango dute hilean bitan. Bukatzeko, eta Euskal Herriko euskaltegietan egiten den legez, mintza saioak egingo dira mintza lagun batekin. Ekintza honetan parte hartzeko ere beharrezkoa da izena ematea eta bilerak hilean bitan burutuko dira, apirilaren 7an hasiz.

Kasu guztietan, Laurak Bat Euskal Etxeko kideek klaseetako materialaren gastuak soilik ordaindu beharko dituzte. Informazio gehiago eskuratzeko, helbide elektroniko hauetara idaz daiteke: info@laurakbat.com.ar edo gabriela.mendia@hotmail.com.

Euskaltzaleak Euskaltegia eta Buenos Airesko Unibertsitatea

Euskaltzaleak-en martxoaren 14an hasiko dira klaseak. Aurten 67 urte beteko dituen Buenos Aireko Euskaltegiak eskaintza hau luzatzen die etxeko ikasle eta ikasle berriei:

Lehenengo Urratsa:
Asteartetan – ostegunetan, arratsaldeko 7etatik 9etara

Lehenengo Urratsa (II):
Astelehenetan – asteazkenetan, goizeko 10etatik 12etara

Bigarren Urratsa:
Astelehenetan - asteazkenetan, arratsaldeko 7etatik 9etara

Hirugarren Urratsa:
Larunbatetan ordu 2etatik 5etara

Laugarren Urratsa:
Astelehenetan – asteazkenetan, arratsaldeko 5etatik 7etara

Laugarren Urratsa:
Asteartetan – ostegunetan, arratsaldeko 7etatik 9etara

Bosgarren Urratsa:
Astelehenetan – asteazkenetan, arratsaldeko 7etatik 9etara

Kultur tailerra:
Asteazkenetan, arratsaldeko 6etatik 9etara

Goi mailako tailerra:
Ostegunetan, iluntzeko 7etatik 10etara

Kurtsoetan parte hartzeko izena emateko epea jadanik irekita dago Euskatzaleak-en. Interesa dutenek euskaltzaleak@yahoo.com.ar helbidera idaz dezakete.

Buenos Airesko Unibertsitateari dagokionez, Euskara eta Euskal Kulturari buruzko oinarrizko mailako ikastaro berri bati ekingo zaio Hizkuntza Laboratorioan martxoaren bukaeran. Eskolak astelehenetan eta asteazkenetan izango dira arratsaldeko 6etatik 8etara, Laboratorioko egoitzan: 25 de mayo kalean 221 zenbakian. Informazio gehiago lortzeko,

CUI, Unibertsitateko Hizkuntza Gunea:
www.cui.edu.ar

Buenos Aires Unibertsitateko Hizkuntza Laboratorioa
www.idiomas.filo.uba.ar



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia