euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara ikasleentzako bigarren deialdi irekia garatzen ari da HABE Madril eta Bartzelonako Euskal Etxeetan

2021/10/20

Madrilgo eta Bartzelonako euskal etxeen egoitzetan egin dituzte HABEko azterketa ofizial irekiak
Madrilgo eta Bartzelonako euskal etxeen egoitzetan egin dituzte HABEko azterketa ofizial irekiak

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Urriaren 8an (Bartzelonan) eta 9an (Madrilen) HABEko azterketa ofizialak egin dituzte bertako euskal etxeetan. Orain arte urtean deialdi bakar eta berezitua izaten zuten bertako ikasleek, udaberrikoa (maiatza eta uztaila bitartean). Aurten diferentea izan da, HABEk deialdi irekiaren barruan sartu dituelako eta, beraz, bi deialdi izan dituzte, maiatzean lehena eta orain, urrian, bigarrena. Probak euskal etxeen egoitzeta egin dira, baina haien ikasleez gain, beste edonork eman zezakeen izena.

Bartzelonako Euskal etxean, oraingo deialdian 21 ikasle matrikulatu dira guztira: 2 ikasle B2 mailan, 16 ikasle C1en eta beste 3 C2an. Josean Odiaga euskal etxeko euskara arduradunak azaldu duenez, horietatik guztietatik 5 ikasle Euskal Etxean aurreko ikasturteetan ikasle aritutakoak ziren eta gainerakoak, kanpokoak, Bartzelonako unibertsitateetan ikasten ari diren euskaldunak, adibidez.

Madrilen, berriz, 31 ikaslek eman zuten izena: 2k B1 mailan, 6k B2 mailan, 22 ikaslek C1an eta beste batek C2an. Bertako irakasle Amaia Migoyak azaldu du aukera irekia zenez euskaltegitik kanpoko jende askok eman zuela izena. Azpimarratzen du, baina, maiatzeko deialdian emaitzarik onenak euskal etxeko ikasleek lortu zituztela. Esate baterako, C1 mailako azterketa egin zutenen artean hiruk bakarrik gainditu zuten, hiruak euren ikasleak.

Oraingo deialdian, urriko idazmen proba gainditzen dutenek abenduko lehenengo astean egingo dute ahozkoa. Datorren urteari begira, euskal etxeko irakasleek ez dakite modalitate honetan jarraituko duten edo aurrekora itzuliko diren.

Pasa den asteburuan Bartzelonan egin den Europako euskal etxeetako euskara irakasleen topaketan horri buruzko hausnarketa egin zuten, besteak beste.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia