euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara ikasle talde berria eta "Morra.com" filmaren estreinaldia Sao Pauloko Eusko-Brasildar Etxean

2015/04/08

Euskara ikastaroetan hasi den ikasle talde berria (argazkia Sao Pauloko Eusko Brasildar Etxea)
Euskara ikastaroetan hasi den ikasle talde berria (argazkia Sao Pauloko Eusko Brasildar Etxea)

PUBLIZITATEA

Sao Pauloko Eusko-Brasildar Etxeak aurrera darrai bere jarduerekin eta azken asteotan euskara ikasle talde berri bat gehitu du bere ikastaroetara. Horrez gain, elkartea "Morra.com" izeneko filmaren estrenaldian izan zen, bertan parte hartu duten bazkideei sostengua ematen. Zuzendaria, Valter Lopes, elkarteko kide eta aspaldiko laguna da, eta filmean aritu dira ere Pedro Duarte eta Sonia Ferreira bazkideak.

Sao Paulo, Brasil. Zinemarekin bat egin du berriki Sao Pauloko Eusko Brasildar Etxeak, "Morra.com" filmaren estrainaldian parte hartuz. Elkartea luzemetraiarekin oso lotuta dago; izan ere, zuzendaria, Valter Lopes, euskal etxeko aspaldiko laguna eta kidea da. Lopeseko 30 urteko eskarmentua du Brasilgo telebista munduan.

Luzemetrai independiente hau akzio filma da eta biktimak internet bidez hautatzen dituen hiltzaile baten istorioa dakar.  Hainbat urte behar izan ditu produkzio taldeak proiektu hau burutzeko, auzolanean, aktore eta teknikarien parte hartze eskuzabalerakin. Talde honetako parte izan dira euskal etxeko bi bazkide: Pedro Duarte eta Sonia Ferreira (aktorea eta euskal etxeko zuzendaritza kide). 

Horrez gain, euskal etxeak euskara ikastaroekin darrai eta euskara talde berri bati ongi etorria eman dio. "Honekin, dagoeneko zazpi talde ditugu euskara ikastaroetan", agertu dio EuskalKultura.com-i euskal etxeko presidente Oskar Goitiak. 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia