Mexiko Hiria, Mexiko. Urte berriarekin batera, euskara klaseak astearte eta ostegunetan emango dira UNAMeko (Universidad Nacional Autónoma de México) Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzaren eskutik, Haizea Gorroño elizondo irakasle eta Etxepare Euskal Institutua eta ENALLT (Escuela Nacional de Lenguas, Lingüística y Traducción) antolatzaile, bi mailetan, CEPE (Centro de Enseñanza para Extranjeros) eraikinean. Euskal Kultura tailerra, berriz, ostiraletan emango da, ENALLTen.
Euskara ikastaroari dagokionez, astearte eta ostegunetako eskolak, lehenengo euskara mailan, 16:30etatik 18:00etara gauzatuko dira; eta hirugarren mailan 15:00etatik 16:30etara, bi kasuetan CEPEren eraikinean. Seihilabeterako (urtarrilaren 28tik maiatzaren 26ra) kuotak honako prezioak dauzkate: ikasleentzat, $ 2.00 M.N; graduatuentzat, $ 1,795.00 M.N.; eta kanpoko jendearentzat $ 2,395.00 M.N.
Euskal Kultura tailerrari dagokionez, ostiraletan goizeko 11:00etatik 13:00etara garatuko da, ENALLTen. Kasu honetan, hauek dira prezioak: ikasleentzat, $ 2.00 M.N., graduatuentzat, $ 960.00 M.N.; eta kanpoko jendearentzat, $ 1,280.00 M.N.
-Argibideak: lenguayculturavasca@enallt.unam.mx
-Antolatzaile: Etxepare Euskal Institutua y Escuela Nacional de Lenguas, Lingüística y Traducción - UNAM
-Irakaslea: Haizea Elizondo Gorroño
Bideoa ikasleen lekukotasunarekin: https://www.facebook.com/EuskaraldiaMX/videos/534210057083001