euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara, hitzaldiak, dantza eta pilota Venado Tuerto-ko I Euskal Astean, sortze bidean den euskal etxea antolatzaile

2018/10/04

Venado Tuertoko I. Euskal Astea gaur hasiko da
Venado Tuertoko I. Euskal Astea gaur hasiko da

PUBLIZITATEA

Venado Tuerto, Argentina. Ekitaldiak gaur hasiko dira hiriburu argentinarretik 365 kilometro ipar-mendebaldera Santa Fe probintzian dagoen hiri honetan. Bertako euskaldunak hasi berriak dira antolatzen eta euskal etxea sortzen, Jorgelina Otegui buru. Gaurtik eta urriaren 10era dantza tailerrak, euskara klaseak, hitzaldiak, pilota eta bestelako saioak dauzkan egitaraua prestatu dute, euskal afari bat barne. Ekintzetako asko Ander Zudaire, Nora Urtasun eta Alicia Urtasun gazte nafarren esku egongo dira, irekiak eta doakoak herritar guztiei.

Venado Tuertoko I  Euskal Asteko programa osoa:

Gaur, urriaren 4a
-11etan, prentsaurrekoa eta ongietorria Venado Tuertoko Udaletxean
-13:30etan, Udal Balletak emaniko ikastaroa
-18:30etatik 20etara, Venado Tuertoko I Euskal Asteko programaren aurkezpena, Iruñeko Ortzadar Taldeko Ander Zudaire, Nora Urtasun eta Alicia Urtasun gazteak lagun; hitzaldiak: ‘Euskararen sorrera, garapena eta gaur egungo egoera’; ‘Euskal Herriko dantzak’; ‘Kultura eta tradizioa’. Lekua: Komertzio Enplegatuen Gunea

Urriaren 5ean, ostirala
-9etatik 12etara, 16etatik 18etara, klase irekiak: euskara eta euskal dantzak, Komertzio Enplegatuen Gunean
-20etan, Paleta Pilota erakusketa
-22etan, euskal afaria bisitarien omenez

Urriaren 6an, larunbata
-18:30etatik 20etara, klase irekiak: euskal dantzak eta euskara; euskarari buruzko hitzaldia Juan Bautista Alberdi Liburutegian

Urriaren 7an, igandea
-15etan, plazako dantzak ‘Juan Pablo II’ enparantzan, Horizonte balleta, Susana Bosio-ren taldea eta Udaleko Balleta partaide

Urriaren 8an, astelehena
-9etatik 12etara, 14etatik 16etara, klase irekiak: euskara eta euskal dantzak, Komertzio Enplegatuen Gunean
-17etan, ibilbide turistikoa ICESeko Turismo ikasleak gidari
-18:30etan, kultur topaketa ICESeko Turismo ikasleekin

Urriaren 9an, asteartea
-9etatik 12etara, klase irekiak: euskara eta euskal dantzak, Komertzio Enplegatuen Gunean
-16:30etatik 19:30etara, dantza klase aurreratuak Horizonte Balletarekin
-19:30etatik 20etara, Udal Orkestraren harrera Cayetano Silva Museoan

Urriaren 10ean, asteazkena
-9etatik 12etara, klase irekiak: euskara eta euskal dantzak, Komertzio Enplegatuen Gunean
-16:30etatik 20:30etara, dantza klase aurreratuak Horizonte Balletarekin


[Euskal Asteari buruzko azalpenak antolatzaileen eskutik]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia