euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara-gaztelania eta gaztelania-euskara Itzultzaile automatiko berriak erabat hobetzen du orain artekoen kalitatea

2019/10/23

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Argi gera bedi ez euskaraz, ezta beste edozein hizkuntzan ere itzulpen automatiko perfektorik ez dagoela eta ezerk ez duela --oraingoz behintzat-- gizakiak eginiko lana ordezkatuko. Urrats handia izanik, orain arteko itzultzaile automatikoak (euskara-gaztelania, gaztelania-euskara) laguntzaile izan zitezkeen, baina ez zuten inondik inora inguruko beste hizkuntzen maila bera lortzen. Orain, ordea, akatsak akats, Eusko Jaurlaritzak aurkeztu eta eskuragai ipini duen itzultzaile automatiko berriak kalitate handia ematen du, eta zoriondu beharrean gaude honen atzean daudenak, egin duten lan ederragatik.

‘Itzultzaile Automatiko Neuronala’ omen da hemen topa daitekeena, eta adimen artifizialetik abiatua, EAEE-IVAPek hogei urtez bildutako itzulpen memoriak eta eskarmentua erabili ditu.  Momentuz beta bertsioa jarri da, hiritarrek proba dezaten eta itzultzailea bera treba dadin. Hilabete batzuen buruan behin betiko bertsioa eskegiko da. Edonola ere, beta bertsioak kalitate handiko itzulpenak egiten ditu.

Beste itzultzaile batzuk bezala, euskarazko honek ere 4.000 karaktere dituzten testuak itzul ditzake erabilera bakoitzeko. Momentuz euskara-gaztelania, gaztelania.euskara, baina seguruenik ez da denbora gehiegi pasatuko gainerako hizkuntzetarako aukerak ere emateko.

Sartu eta egin proba: http://www.euskadi.eus/itzultzailea

Itzultzailea joan den ostiralean aurkeztu zuten Josu Erkoreka eta Bingen Zupiria sailburuek.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia