Donostia-San Sebastian. Etxepare Euskal Instititutuak deialdiak ireki ditu munduko sei hiri eta herrialdetan euskara eta euskal kultura irakasteko beste hainbeste plaza eskainiz. Sei irakurletza-deialdi hauetara aurkezteko epea apirilaren 7ra arte egondo da zabalik. Montevideo (Uruguai), Berlin (Alemania), Santiago (Txile), Santa Barbara (AEB), Habana (Kuba) eta Helsinki-ri (Suedia) dagozkie. 2025/2026 ikasturtean irakasten hasteko da, Etxparek adierazi duenez. Hauek dira eskaintzak, klik egin bakoitzaren gainean xehetasunak eskuratzeko.
- Universidad de Montevideo
- Freie Universität Berlin
- Universidad de Santiago de Chile y Pontificia Universidad Católica de Chile
- UCSB University
- Universidad de la Habana
- Helsingin yliopisto
Irakurletzak
Etxepare Euskal Institutuak mundu osoko unibertsitateekin lankidetza hitzarmenak sinatzen ditu euskal ikasketak eskaini ditzaten. Eta programa ezberdinen bidez irakaslegoaren prestakuntza eta ikasleen euskara gaitasuna sustatzen dute. Euskara eta euskal kulturaren nazioarteko onespena indartu eta beste hizkuntza eta komunitate batzuekin elkarguneak sortzeko euskal ikasketak sustatzen dituzte nazioarteko unibertsitate eta goi mailako zentroetan, irakurletza programaren bitartez, baiesten du Institutuaren oharrak.