euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara eta teknologia uztarturik Bilbon, Gose, Une eta Betagarri taldeen kontzertu innobatzaile batean

2008/12/02

Ezker-eskuin, Iker Sagasti, Irontec; Ana de Castro, Bilboko Udaleko Euskara  zinegotzia; Josune Ariztondo Kultura foru diputatua; eta Paco Allende, Euskalteleko idazkari nagusia ekimenaren aurkezpenean
Ezker-eskuin, Iker Sagasti, Irontec; Ana de Castro, Bilboko Udaleko Euskara zinegotzia; Josune Ariztondo Kultura foru diputatua; eta Paco Allende, Euskalteleko idazkari nagusia ekimenaren aurkezpenean

PUBLIZITATEA

SMS bidez musika eskaerak egin ahal izatea, kontzertuaren nondik norakoa markatzea eta bertan ez dauden lagunei kontzertuan zuzenean gertatzen ari denaren zatiak bidali ahal izatea, hauek izango dira datorren ostiralean Bilboko Plaza Barrian, Euskararen Nazioarteko Egunaren ekitaldien barne egingo den kontzertu innobatzaileak eskainiko dituen baliabideetako batzuk. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak Euskaltel eta Irontec enpresekin batera prestatu dute gazteak, euskara, teknologia berriak eta Gose, Une eta Betagarri bezalako modako musika taldeak batuko dituen ekimena. Kontzertua zuzenean segitu ahal izango da internetez.

Bilbo, Bizkaia. Kontzertua interaktiboa izango da, alegia, publikoak iritzia eman eta parte hartzeko aukera izango du, eta berak erabakiko du taldeek zer joko duten eta nahi izanez gero bidali ahal izango die, zuzenean, lagunei kontzertuko irudi eta audioa zuzenean. Esperientzia datorren ostiralean egingo da, Bilboko Plaza Barrian, arratsaldeko zortzietan. Ordu horretatik aurrera, eta Euskararen Nazioarteko Egunaren (ENE) asteko ekitaldien baitan, gazteak, euskara, teknologia berriak eta musika gaztea bat egingo duten osagaiak izango dira, Bilbo eta Bizkaiko gazte jendearen, eta seguruenik Euskal Herri osokoaren bilgarri izango den ekitaldi berritzaile honetan.

Nola parte hartu ahal izango da interaktibitate horretan? Bertatik SMSak bidaliz kontzertuaren gunean berean egongo den pantaila erraldoi batera eta botoak emanez agertokiaren gainean joko dituzten kantu eta piezei. Edo bertan ez dagoen lagunen bati SMSa igorriz kontzertuan bertan jakinaraziko den zenbakia medio, bertan gertatzen ari denaren irudiak eta audioa helarazteko. Sistemak lagun horri deituko dio eta, zuzenean, kontzertuan dagoen lagunak bidaltzen dion mezua eta kontzertuko bi minutu zuzen-zuzenean ikusentzuteko aukera emango dio.

Kontzertua internetez segitu ahal izango da, Bizkaia.net-en

Ekimen hau guztia aitzinarazi ahal izateko, sistema eta aplikazio informatiko batzuk garatu dira. Horiek, 'moderadore' batekin batera, ahalbideratuko du bertaratutako guztiek eta kanpotik sartu nahi dutenek euskarazko oso kontzertu interaktibo berezi batean parte hartu ahal izatea. kontzertua, gainera, mundu osotik segitu ahal izango da, Bizkaiko Foru Aldundiko webgunearen bidea, alegia, tenore horretan www.bizkaia.net webgunean sartuz.

Josune Ariztondo Bizkaiko foru diputatuaren esanetan, "euskarak esparru berriak bereganatu behar ditu, batez ere gure gaztejendearen aisialdian, eta horretarako aukera eman behar diegu geure hizkuntza naturaltasunez erabili ahal izan dezaten olgetan eta aisian". Horretarako, horregatik antolatu dugu kontzeru interaktibo hau, berritzailea eta erakargarria dela pentsatzen baitut" (...) "euskara teknologia berrietan euren komunikabide eta olgeta denboran erabil dezaten".

Lauaxeta Saria eta errekonozimendua Bizkaia Irratiari

Ostiralean, abenduaren 5ean beraz, egingo den kontzertu honetan gain, Bizkaiko Foru Aldundiak Lauaxeta Sariaren emate ekitaldira deitu du Euskararen Nazioarteko Egunean bertan, abenduaren 3an, ematearen momenturaino jakinaraziko ez den pertsona edo elkarte bati. Goizeko hamaika t'erdietan izango da, Foru Jauregian.

Aldi berean, Bizkaiko diputatu nagusia buru, omenaldi bat emango zaio Harrera Aretoan Bizkaia Irratiari, irrati honek bizkaitarrei eta bizkaiera mintzo dutenei egunero eta bizkaieraz eskaintzen dien etengabeko zerbitzuagatik.

Omenaldia Euskaltzaindiari

Bestalde, Bilboko alkateak, udalbatza osoaren izenean, Euskaltzaindiari harrera egin eta omenaldia eskainiko dio Udaletxeko Areto Arabiarrean gauzatuko den ekitaldian, eguerdiko ordu batetik aurrera. Honekin Bilboko Udalak nabarmendu nahi du Euskararen Akademiak 90 urtetan zehar egindago lan emankorra.

Akademia sorreratik lotu zitzaion Bilbori, garrantzia emanez horrekin Bilbori euskararen ibilbidean. Beti izan du, beraz, egoitza bertan, Riberan, Arbieton, Elkanon, egungo Plaza Barrikora iritsi arte. Ekitaldian, euskaltzain bilbotarrak ekarriko dira gogora, baita ere Akademiaren lanetan gogor aritu dien beste zenbait pertsona, euskararen bidean urrats emaile eta euskararen normalkuntzari ekarpena egin diotenak.

Lotura interesgarriak

Berria Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean
Innobazioa eta euskara

Gose taldearen webgunea
www.gose.info

Une taldearen webgunea
www.unekin.com

Betagarri taldearen webgunea
www,betagarri.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia